Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Arrasateko Gaztetxea]
LKRTSN egunean Gaztetxean bizi izandakoaren harira
Joan de zapatuan Arrasateko Gaztetxean AGAKOko eta Elkartasun Eguneko kideok une deserosoak bizi izan genituen. Gaueko momentu batean, aforoa bete egin zen eta, beraz, ateak itxi behar izan genituen.

Testua: Arrasateko Gaztetxea. 2019Ko irailak 29, igandea.


Joan de zapatuan Arrasateko Gaztetxean AGAKOko eta Elkartasun Eguneko kideok une deserosoak bizi izan genituen. Gaueko momentu batean, aforoa bete egin zen eta, beraz, ateak itxi behar izan genituen.


Momentu horretan, bertan zen jende baten partetik errespetu faltak, eraso berbalak eta barreak jasan behar izan genituen. Azpimarratzekoa da, momentu horretan Gazte Asanbladak eta Elkartasun Eguna antolatzen ibiltzen diren kideak erabaki bat hartu genuela eta erabaki horri aurre egin ziotela bertan zeuden batzuk. Baina, erabakia argia zen: Gaztetxeko aforoa beteta zegoen eta ez zen posible inor gehiago sartzea. Horrela, beraz, jendea bertatik kanporatzea erabaki onena zela iritzi genuen. Erabaki hau ez zen inondik inora erabaki arbitrario bat izan, betiko irizpideen arabera hartutakoa baizik: Gaztetxeak aforoa dauka eta baldintza hori bete egin behar da.


Esan beharra dago halako egoerak aurretik ere eman izan direla, askotan jarri baita Asanbladako kideon hitza zalantzan. Bestalde, hausnarketa prozesu baten aurkitzen gara eta jakin badakigu, asanbladako kideon gehiengoa emakumeak* garen heinean, gure izaerarekin bat ez datozen zenbait jarrera hartu behar izaten ditugula entzunak izan gaitezen. Bestela, gure hitzak ez baitu balio. Honekin, honen inguruko hausnarketa egitera gonbidatu nahi dugu jende guztia.


Hala ere, eskertu nahi genioke momentu horretan (eta gainontzeko egunetan) bai Gaztetxea baita Asanblada eta Elkartasun Eguneko kideak babestu, maitatu, errespetatu eta lagundu gintuen jendeari. Horrelako momentu gogorretan bidelagun zaretenok, sinisten dugun horregatik borrokatzeak merezi duela gogorarazi eta indarra ematen diguzue. Eskerrik asko!





AGAKO eta Elkartasun Eguna

Autogestioa eta Askatasuna

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE