Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Jesus Mari Zabarte (preso ohia) eta Kristina Arriaran (senide):

“Kartzelan geratu direnak etxeratu behar ditugu”

29 urte baino gehiago kartzelan izan ostean, arrasatearra aske geratu berri da. Tarte bat egin du Mondraberrirekin elkarrizketa egiteko. Baita Kristina Arriaran senideak ere.

595.Zabarte2.KEPA-ORMAETXEA (id: 1818023)


Portadako eta goiko argazkiak: Kepa Ormaetxea / 2013ko azaroak 20, asteazkena

 

Aske geratu eta denbora gutxira, bueltako bidaian, bai preso ohiak, baita bere senideak ere, gure galderei erantzun diete adeitasunez.

 

Mondraberri: - Zer moduz zaude?

 

J.M. Zabarte: - Flipatzen, orain bueltako bidaian kotxeak, iluntzea, argiak,… ikustea niretzat flipantea da.

 

- 29 urte kartzelan. Azkar esaten da…

 

- 29 urte baino gehiago. Eurengatik balitz kartzelan geratuko ginateke guk azken hatsa hartu arte. Orain kartzelan geratzen direnak egoera oso zailean izango dira. Bi erremintei (herri-mugimendua eta mugimendu internazionala) eragin behar diegu etxeratzeko.

 

- Zelan ikusten duzu egoera politikoa oro har?

 

- Beste koordenada batzuetan mugitu behar gara orain. Bi erreminta nagusi ditugu: Herri-mugimendua eta mugimendu internazionala. Ez da nahikoa Bilboko manifestazioan 100.000 pertsona elkartzea. Mugimendu hori gero auzoetara eta herritara eraman eta aplikatu behar da. Bi erreminta horiei eragin behar diegu.

 

- Zelan ikusten duzu etorkizuna?

 

- Koordenada berritara moldatu beharko dut nire burua. Bizitzen ikasi beharko dut berriro.



Mondraberri: - Aurreko elkarrizketan esan zenidan amets bat zela zuretzat Jesus Marirekin, kartzela atzean utzita, Euskal Herrira itzultzea. Ametsa bete da.

 

K. Arriaran: - Bai, hau sekulakoa da, ametsa bete da, ikaragarria eta zoragarria da. Jaenera atzo etorri ginen, eta atzo itxaroten egon ginen arren, ez zuten egun osoan askatu. Gaur goizeko 7:00etan esnatu gara, eta goizetik egon gara kartzela kanpoan itxaroten, prentsa eta kamerak inguruan genituela. Guardia zibilak etorri zaizkigu, baina tratua zuzena izan da. Arratsaldeko 18:00ak arte ezin izan du irten.

 

- Nola ikusi duzu Jesus Mari?

 

- Ni joan zen hilabetean berarekin egon nintzen, beraz, ez nau harritu. Bera pozik dago, etorri garen hamaika pertsonekin hitz egin du, eta telefono deiei behin eta berriz erantzuten. Bazkalduta irten da eta bueltako bidaian, atseden hartzeko geratu garenean, ez zen gose baina guk eramandako sagardo pixka bat edan du. Bagoaz bueltan herrirantz.  

 

 

280.Zabarte.KEPA-ORMAETXEA (id: 3283983)

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE