Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Mendiko zinerik onena ikusgai "Mendi Tour" festibalaren eskutik

Datorren astean ospatuko da azken urteetan mendizale ugari bildu dituen festibal arrakastatsua, eta urtero lez, mendiko zinerik onenaz gozatzeko aukera izango dugu Arrasaten.
Testua: Ibai Trebiño / 2016-04-29 

Mendi Tourrak urte osoko ibilbidea egingo du "Bilbao Mendi Film" Festibaleko azken edizioko pelikula on eta arrakastatsuenekin. 

Egun bakarreko ekitaldia egingo du "Mendi film" festibalak Arrasaten, Abenturako kirolak, kultura eta ingurumena ardatz duten pelikula-sorta eskainiz.

Izan ere, aurten lau izango dira Amaia Antzokian ikusgai izango diren filmak. Festibalari hasiera emateko, eta nobedade bezala, Besaidek antolatzen duen "Aiba" mendi martxaren inguruko film laburra proiektatuko dute.

Jarraitzeko, eskalada modalitatearen inguruko "High and Mighty" laburmetrai arrakastatsuaz gozatzeko aukera izango dute ikusleek, izan ere filmak Bilboko festibalean laburmetraia onenaren saria jaso zuen eta.

Ondoren, "The Warmth of winter" sei minutuko laburmetraia musikalak kirola eta abentura uztartuko ditu, ekitaldiko pelikularik sarituenari hasiera eman aurretik; "Jeff Lowe's Metanoia" eskaladari buruzko 78 minutuko superprodukzioa da, eta Bilbao Mendi film festibalean arrakasta handiko filma izan zela isladatzen du ikuslegoaren saria jaso izana. 

Festibala datorren asteartean, maiatzak 3, ospatuko da Arrasateko Amaia antzokian arratsaldeko 19:30etatik aurrera, eta mendiko zinemarik onenaz gozatzeko aukera izango dute bertara gerturatzen direnak. 
 
 (id: 1803305) 
 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE