Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Emakume txokoak egitarau zabala prestatu du hurrengo hilabeetetarako
Emakume txokoan, ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak... izango dira protagonista

Maitane Muñoz-2016/01/29

 

Emakume txokoak hurrengo hilabeteetan izango diren ekintzak prest daude dagoeneko. Estilo guztietako ekintzak izango dira, ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak... eta gai ezberdinak jorratuko dituzte.

 

Emakume txokoaren otsailetik ekainerarteko egitaraua

 

Ikastaroak: 

  • MindFulnes: Pepa Bojó Ballesterrek otsailaren 9an hasita, 14 saio eskeiniko ditu. Ordutegia 17:30etatik 19:30etara izango da eta gazteleraz mintzatuko da.  "Erlaxazioaren bidez, gorputz ariketak eta meditazioa eginez, oraina erdi-erdian jarriko dugu, gure burua lasaituz, errealitatea interpretatu beharrean den bezalakoa onartzen eta errealitatea ez epaitzeko, suposatzeko edo interpretatzeko abilezia garatuz".
  • Eskalada: Maria Amasene Ugaldek eskeiniko du ikastaro hau, asteazkenero, otsailaren 10ean hasita. Euskarazko saioak izango dira honako ordutegi honetan: arratsaldeko 7etatik 8:30etara.
  • Gozatu dantzatuz!: Jaione Albeniz Pagolak gorputzak mugiaraziko dizkie ikastaro hau egiten duten guztiei. Hau ere 14 saio izango dira, otsailaren 12an izango du hasiera eta egubakoitzetan eskeiniko da 18:00etatik 20:00etara.

Tailerrak:

  • Nordic Walking: Ekintza hau ez da kirola konsideratzen, baina bai martxa modalitate bat. Txaro Gorospe Bereziartuak bi saio eskeiniko ditu, bata euskeraz, apirilaren 14ean eta bestea, gazteleraz, apirilak 21ean. Bi kasuetan ordutegia berdina izango da, 10:00etatik 13:00etara. 
  • Bizikletaren oinarrizko lanak egiteko tailerra: Ainara Artetxe Azkuetak maiatzaren 6an eskeiniko du tailerra 17:00etatik 20:00etara. 

Bestelako ekintzak:

  • "Sufragistas" filmearen proiekzioa: urtarrilaren 31 eta otsailak 1ean Amaia Antzokia. 
  • Martxoak 8ko XIX.kartel lehiaketa: lanak aurkezteko epea otsailaren 19an bukatzen da. www.arrasate.eus, Facebook-en eta Emakume Txokoan (943 79 41 39943 79 41 39).
  • "Sufragistas" argazki erakusketa: Basauriko Jabetze eskolakoek eginiko bilduma izango da erakusgai. "Lan honetan sufragisten borrokak gaurko aldarrikapenekin lotzen dituzte". Otsailaren 15etik 25era egongo da ikusgai Emakume Txokoan astelehenetik eguenera, 15:30etatik 18:30tara eta egubakoitzean, 10:00etatik 14:00etara. 
  • "Komunikazio parekiderantz: eraldatu dezagun errealitatea gaurtik": hitzaldia eskeiniko du Arantza Santesteban Perezek, otsailak 24ean, 19:00etatik aurrera Kulturateko Areto Nagusian.
  • Emakume artisauen eta baserritarren azoka: Martxoak 12, zapatua, goizetik eguerdira bitartean Seber Altube plazan izango da. Izena emateko epea otsailaren 1etik aurrera zabalduko da.
  • "Aportes del Zapatismo al Feminismo" hitzaldia: Sylvia Marcos eta Itziar Gandarias Goikoetxeak eskeiniko dute berbaldia martxoaren 16an Kulturateko Areto Nagusian.
  • Zinegoak hedapena 2016: film laburren emanaldia: Martxoaren 22an iznago da emanaldia 20:30etan Amaia Antzokian.
  • "Ez gara Palestinaz ari" ikuskizuna: Apirilaren 8an, 22:30etan Gaztetxean. 
  • "Komunikabide feministak, bideak urratzen" hitzaldia: Pikara Magazine eta Klitto aldizkari digitaleko kideel eskeiniko dute eta moderatzaile lanetan, Onintza Irureta Azkune, ARGIAko kazetaria ibiliko da. Apirilak 19, martitzena, 19:00etan Kulturateko Areto Nagusian.
  • "Eta, ez banaiz berriro depilatzen?": Rocio Salazar ilustratzailearen erakusketa. Maiatzaren 2tik 13ra Emakume Txokoan.Astelehenetik eguenera: 15:30-18:30. Egubakoitzean: 10:00-14:00.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE