Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Debagoienan
Azarotik aurrera ibilbide eta ordutegi berriak Pesa eta Lurraldebusen
Transportes Pesa enpresak eskaintzen dituen zerbitzu batzuetan, aldaketak hasi dira dagoeneko. Ordutegi berria berriz, azaroaren 5ean hasiko da

P. Irusta / MONDRABERRI / 2011-11-03

Dagoeneko, hasiak dira Transportes Pesa enpresak ematen dituen zerbitzu batzuetan aldaketak.  Honen harira, aipatu beharra dago, enpresa honek ezarritako ordutegi berria berriz, etzi, zapatuan, hasiko dela.


Alde batetik, eta egunkari honetan duela aste batzuk aurreratu genuen bezala, Arrasate-Bergara-Eibar-Loiuko aireporturako linea abian jarriko dute, Debagoieneko biztanleek Loiuko aireportura autobusez joateko aukera izan dezaten. Eta, bestetik, Eibar-Bergara-Arrasate-Gasteiz linean bi joan-etorri gehiago jarriko dituzte.


Bestalde, Eibar-Arrasate eta Oñati-Arrasate-Eskoriatza-Leintz lineetan, gaueko zerbitzuak berrantolatu dituzte. Hau da, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatza artean joan etorri gehiago egingo dituzte, eta Leintz-Gatzagak ere joan-etorri gehiago izango ditu. Dena den, eta esan bezala, ordutegi berria azaroaren 5ean hasiko da martxan.


Informazio orokorra


Informazio gehiago eskuratu nahi duenak, Lurraldebuseko eta Pesako webguneetan lortu dezake (www.lurraldebus.net eta www.pesa.net). Bestalde, ordutegien eta tarifen inguruko informazioa nahi izanez gero, interesatuek, hemen ikusi dezakete.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE