Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Miguel Ángel Gómez- Boccia jokalaria
“Ez zara konturatzen lortutakoaz hona itzuli arte”
Miguel Ángel Gómez (Urretxu, 1961) XII. Selekzio Autonomikoen arteko Espainiako Boccia Txapelketan garaile izan da bere taldekideekin batera. Guk bere esperientzia eta oroitzapenen gainean egin dugu berba berekin.

595.2 (id: 703253)

 

Koldo Carrillo- 2011/03/17

 

Miguel Ángel Gómez eliteko kirolari urretxuarra dugu eta gurpil-aulki batean egongo ez balitz, egun dena baino askoz ezagunagoa litzateke. Gizon honek bere mugapena gainditu eta boccia kirolean hainbat garaipen eta oroitzapen polit pilatu ditu urte guzti hauetan zehar. Urretxuarra da Miguel Ángel, baina Arrasateko Aspacen bizi da, burmuineko paralisia eta honen afinak dituzten pertsonak laguntzen dituen elkartea. Duela gutxi albiste izan da urretxuarra, izan ere, XII. Selekzio Autonomikoen arteko Espainiako boccia Txapelketan irabazle izan da Euskadiko Selekzioa, Gómez taldeko kapitaina dela. Joan den martxoak 5 eta 6an ospatu zen Lleidan aipatutako txapelketa eta bertan, sei selekzio izan ziren lehian nork irabaziko. Orain etxean bueltan dela, irribarre batez aurpegian erakusten du Miguel Ángelek bere txapeldun domina.

Duela 20 urte hasi zen Boccia praktikatzen eta ibilbide luze honetan hainbat garaipen garrantzitsu lortu ditu. Dena dela ere, behin eta berriro nabarmentzen du kirolarien atzean, laguntza ematen dauden entrenatzaile, boluntario eta guztiak, “haiek gabe ezingo genukeen ezer egin”, gaineratzen du esker onez. Bestalde, edonor zur eta lur utziko lukeen palmaresa erakusten du poztasun eta harrotasunez. Izan ere, berau begiratuta, Belgikan, Ingalaterran edo Sidney-en izandakoa dela ikusiko du irakurleak. Gainera, 1996an Atlantako Paralinpiar Jokoetan izan zen eta taldeka urrezko domina irabazteaz gain, indibidualetan laugarren postua lortu zuen. “Atlantakoa izan da nire esperientziarik kuttunena”, adierazten du pozik.
300 (id: 619865)

 

“Ez zara konturatzen lortutakoaz hona itzuli arte”

Miguel Ángel Gómezek Agustin, Amagoia eta Carlosekin batera osatu zuen taldea XII. Selekzio Autonomikoen arteko Espainiako Boccia Txapelketan eta oso pozik dago lortutako azken garaipenarekin. Euskadiko Selekzioak atzean utzi zituen Extremadura eta Katalunia, urrenez urren. Bere lorpen guztiak gogora ekarrita, hunkitu egiten da Gómez eta “ez zara konturatzen lortutakoaz hona itzuli arte”, adierazten du. Motibazioz gainezka azaltzen da urretxuarra eta Euskadiko Selekzioa osatzen duten Iñaki, Alicia, Miguel, Pepe, Carlos, Amagoia eta Agustín aipatzen ditu bere buruaz gain, baita Karmele Tellería selekzionatzailea ere. Honetaz gain, Dordoka kirol-kluba ere ekarri du gogora, Gipuzkoako boccia, slalom, atletismo eta igeriketa kirolariak biltzen dituen taldea.

Atlantako esperientziak sentsazio bereziak sortu zizkion Miguel Ángeli eta bertan, “4.500 kirolari inguru bildu ginen”, nabarmentzen du berekin berbetan gaudela. Bestalde, 1995. urtean, Sidneyko Munduko Kopan bosgarren postua lortu zuen. Asko disfrutatzen du Gómezek boccia kirolarekin eta honek munduko toki asko bisitatzeko aukera eman dio urretxuarrari. Gainera, lagun asko ezagutu ditu bidean.

Ondo egindako lanaren fruituak

Ez badirudi ere, “jokalari ona izateko asko entrenatu beharra dago”, adierazten du kirolari honek. Atlantako Paralinpiar Jokoak prestatzeko “egunean sei orduz entrenatzen nintzen”, dio urretxuarrak. Orain astero-astero joaten da entrenatzera, hiru egun astean, eta garrantzia handia ematen dio prestakuntzari. Jokatzeaz gain, partiduak ikustea asko gustatzen zaio Miguel Ángeli, beste jokalariak ikusita asko ikasi baitaiteke. Dena dela ere, “kantxatik kanpo okerrago pasatzen dut”, dio barre artea. Gainera, jokaldi konplikatuak izaten dira partiduetan eta “taldeko kapitainak nork botatzen duen eta zer egin behar den erabakitzen du”, azaltzen digu. Hala ere, entrenatzaileari eskerrak emateko zorretan aurkitzen da Gómez, erabateko garrantzia baitauka jokalari guztiengan.

 

595.1 (id: 691755)

Euskadiko Selekzioa XII. Selekzio Autonomikoen arteko Espainiako boccia Txapelketan nagusitu ostean.

 

 

Miguel Ángel Gómezen palmaresa:

1992

 

Zilarrezko domina Espainiako Txapelketa indibidualean
Urrezko domina taldekako Espainiako Txapelketan

1993

 

Urrezko domina Espainiako Txapelketa indibidualean
Urrezko domina taldekako Espainiako Txapelketan
Chrfin-en (Ingalaterran) ospatutako Robin-en Jokoetan eta Anberes-eko (Belgika) Europako Txapelketan parte hartu zuen

1994

 

Zilarrezko domina Espainiako Txapelketa indibidualean
Urrezko domina Sheffill-eko (Ingalaterra)taldekako Munduko Txapelketan

1995

 

Zilarrezko domina Espainiako Txapelketa indibidualean
Sidneyko Munduko Kopan 5. postua

1996

 

Zilarrezko domina Espainiako Txapelketa indibidualean
Urrezko domina Atlantako (AEB) taldekako Paralinpiar Jokoetan eta 4. postua indibidualean

1999

 

Zilarrezko domina Espainiako Txapelketa indibidualean

2000

 

Zilarrezko domina Espainiako Txapelketa indibidualean
Zilarrezko domina Komunitate Autonomoen arteko lehenengo Espainiako Txapelketan

2001

 

Brontzezko domina Espainiako Txapelketa indibidualean
Txekiar Errepublikan ospatutako  Europako Txapelketan 10. postua indibidualean

2002

 

Jerez de la Fronteran ospatutako Espainiako Txapelketan 3. postua indibidualean

2005

 

2005-2010. urteen bitartean, lehenengo postua lortu du maila erregionalean

2011

 

Lleidan ospatutako taldekako Espainiako Txapelketan lehenengo postua

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE