Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasateko emaitzak
Botoen %97,69a zenbatuta, Bilduk gehiengo absolutua lortu du
Koalizioak 4.415 boto jaso ditu momentuz, zenbatutakoen %45,52. Bigarren indar politikoa EAJ da, %19,76rekin. Jeltzaleek eta sozialistek 4 zinegotzina lituzkete, Aralarrek eta PPk, berriz, bana. Ezker Batuak ez luke ordezkaritzarik izango.

Isei Barbero / 2011ko maiatzak 22, domeka


 

Zenbaketaren lehenengo datuak jaso ostean, Bildu da 2011ko Udal-hauteskundeetako irabazle nagusia Arrasaten.  Botoen %97,69a zenbatu ostean, koalizioak botoen %43,78 jaso ditu, 4.415 guztira.  Honenbestez, momentuz Bilduk 11 zinegotzi izango lituzke Arrasateko Udalean, gehiengo absolutuarekin.

 

Bilduren atzetik, bigarren indar politikoa EAJ litzateke, 2.081 botoekin.  Jeltzaleek 4 zinegotzi lituzkete udalean, PSE.EE-k bezala.  Alderdi sozialistak momentuz 1.836 boto jaso ditu.  Hauen atzetik Aralar eta PP agertzen dira zinegotzi banarekin, 762 eta 720 botoekin, hurrenez hurren.

 

Zalantza izpirik gabe hauteskunde hauetako galtzaile nagusia Ezker Batua Berdeak da, orain arte zenbatutakoaren arabera ez bailuke izango ordezkaritzarik Arrasaten.  Ezkertiarrek 409 baino ez dituzte jaso momentuz, guztien %3,85a zenbaketa amaitzeko %3a baino gutxiago falta denean.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE