Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Argazki galeria]

Emakume Baserritarren eta Artisauen azoka arrakastatsua ospatu da

 (id: 441071)

Testua eta argazkiak: Ibai Trebiño / 2016ko martxoaren 12a

 

Martxoaren 8ko aldarrikapena egun bateko kontua ez dela argi utzi nahian, euren eskubideen eta genero askapenaren aldeko errebindikazio zabala burutzen ari dira gaurkoan ere Arrasateko emakumeek. 

 

Seber Altube plaza emakumez josi da goizeko lehen orduetatik, eta jaio giroa izan da nagusi; Taloak, baserriko, artisauen edota sexua praktikatzeko produktuak erosgai izan dira bertan besteak beste.

Jaizale tabernan ere bazkaria antolatu dute Arrasateko feministek eta bertan 30 pertsona inguru bildu dira. Genero askapenaren aldeko borroka edo Arrasateko emakumeen erronken inguruko eztabaida izan dute mintzagai partehartzaileek.

 

Kulturateko areto nagusian 20:00etatik aurrera burutuko den Virginia Imazen "Sex o no sex" ikuskizunak amaiera ederra emango dio gaur ekimenei.  

 

"Martxoa feminista"

 

Bestalde, Martxoaren 8ko errebindikazioak programa zabala edukiko du datorren asteotan Arrasaten.

 

Martxoaren 16an, "Aportes del zapatismo al feminismo” hitzaldia eskainiko dute Sylvia Marcos (ekintzaile feminista mexikarra) eta Itziar Gandarias Goikoetxeak. Kulturateko areto nagusian izango da 19:00etatik aurrera.

 

Martxoaren 22an zinea izango da protagonista: Zinegoak hedapena 2016. Film laburrak proiektatuko dira Amaia Udal Antzokian 20:30etik aurrera.

 

Martxoaren 18ra, Martxoaren 8ko Kartel Lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai izango dira Kulturateko “kalistroetan”. 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE