Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
Txalaparta mugikorra sortu du, besteak beste

Aner Arregi: musika-tresnen asmatzailea [audioak]

Bere eskuekin musikagailu mordo bat sortu du, “afizioagatik, soinu ezberdinen bila, gauza berriak deskubritzeko”.

200.Aner.Arregi.Bertikala (id: 2160595)

 

Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkiak: G.L.H. / Audioak: Aner Arregi Biain eta G.L.H.

2009ko ekainak 30, asteartea

Gazte askok musika entzuten dute, hainbatek musika jotzen dute, baina oso gutxi dira musika-tresnak egiten dituztenak. Aner Arregi Biain da horietako bat. “Afizioagatik, soinu ezberdinen bila nabil, zerbait berria deskubritu nahian, baina kontuan hartuta funtsean dena deskubrituta dagoela”.

Hortaz gain, “erronka pertsonal bat ere bada niretzako musika-tresnak egitea: jo dezagun nik ez daukadala jembe bat eta gura dudala horixe jotzea. Ba neronek egingo du, material batekin edo bestearekin, nire buruari galdetuz ea ze material izango den aproposena, buruari buelta batzuk emanez, egindako probatuz, salseatzen. Eta egin arte ez daukat bakerik [irribarre egiten du]”.

Bere jardueran zehar instrumentu batzuk asmatu ditu, eta beste batzuk jada asmatuta zeudenez, berak bere eskuekin eta bere gustura sortu ditu. Lan horretan Aner Arregirentzat erreferentzia bat da Juan Mari Beltran.

Donostian jaiotako musikari eta musikologo honek Euskal Herriko eta atzerriko musika tradizionalak ikertu ditu. Ezagutza horretan oinarrituta, Oiartzunen museo bat dauka 1996tik, eta jendarteari zabalik dago 2002. urtetik. Anerrek ere kolekzio polita egin du orain artekoan, eta ondorengoak dira Anerrek eskuz egindako tresnetako batzuk:

450.Musik.Instr.Ekaitza (id: 870506)

Ekaitza: Trumoiaren soinua eta espaziontzi baten soinua egiten du. Anerrek instrumentu hau lehen aldiz Elorrion ikusi zuen, eta berea egitea erabaki zuen.

 

500.Musik.Instr.Alboka.Oina (id: 912605)

  

Fita: Bi kaina zati dira. Horixe baita funtsean alboka. Eta non dauka jatorria albokak?: Ba Kaukason, Indian, Saharan,… Gaitak berez eboluzionatu duten albokak dira, poltsa bat atxiki zaiena.

Hobekuntza. Horixe da Anerren afizioaren motoreetako bat, baina aldi berean uste du “espontaneoa izan dela garai bakoitzean instrumentuen hobekuntza. Adibidez artzainek sasoi batzuetan lan handirik ez zeukatenez, txirula jotzen zuten. Baina agian betiko soinuaz aspertuko ziren, eta instrumentuan aldaketak egingo zituzten soinu berriak lortzeko. Nik horrelakoak imajinatzen ere bidaiatzen dut”.

 

590.Musik.Instr.KokoGitarra (id: 939993)

   

Koko-gitarra: Kokoaren oskol erdiak betetzen du gitarraren kasuan erresonantzia-kaxa betetzen duen funtzio bera. Hariak praka bakeroak josteko hariak dira. Beste zatia narruzkoa da.

 

Koko-gitarra egiteko denbora asko behar izan zuen, besteak baino instrumentu konplexuagoa baita. Baina sakelako txalapartarako (narrua prest eduki ezkero) egun batean egin daiteke.

 

590.Musik.Instr.Kalaka (id: 967511)

   

Kalaka: Egurrezkoa da, eta bere soinuak antza dauka Irlandan musika egiteko erabiltzen diren koilaren soinuarekin. Baita kriskitinekin ere (gaztelerazko “castañuelas”). Ildo horretan, Anerrek dio mundu zabalean instrumentu guztiak funtsean igualak direla, baina leku bakoitzean berezitasun propioak dituztela.

 

590.Musik.Instr.Arkua (id: 1038838)

  

Arkua: Musugitarraren familiakoa da. Instrumentu hau eskutan, Anerrek galdetzen du: “Zertarako erabili zen arkua lehenago: Musikarako edo ehizarako? Edozein dela erantzuna, bi aktibitateak oso lotuak zeuden”.

Egile honek azaldu digu ez dagoela zur bat bestea baino hobea dena. “Lortu gura den soinuaren araberakoa da: adibidez gitarraren soinua ateratzeko madariondoa oso aproposa da”.

 

500.Musik.Instr.Txepetxa (id: 1064228)

 

Txepetxa: Hegazti espezie horrek egiten duen soinuaren antzekoa da. Garai batean baserrietan umeei instrumentu hau ematen zitzaien, berarekin jolas zezaten.

 

450.Musik.Instr.Jembe (id: 1083549)

   

Jembea: Goiko partea egina dago txupa zahar baten zati batekin. Beheko partea loreontzi bat da.

Jembearen kasuan ez da beharrezkoa egurra, baina behar duenean baserrian, aurrez zeukan materialaren artean, lagunek emana,… lortzen du. Anerrek argi uzten du: “Nik ez dut nahi honekin negoziorik egitea. Asebeteko ninduke jendeak nire instrumentuak erabiliko balitu, eta jendeak jarduera honi gustua hartuko balio”.

 

590.Musik.Instr.Esku-Txalap (id: 1325112)

   

Txalaparta mugikorra: Instrumentu guztien artetik agian hauxe da atentzio handien pizten duena. Txalapartaren soinu oso antzekoa aireratzen du, eta edonora eraman daitezke.

 

 

Anerrek, tresnak egiteaz gain, musika ere jotzen du. Arrasateko La Banda del Abuelo-ko partaide da. Taldeak ohitura denez gitarra, baxua eta bateria bana dauzka, baina baita Anerrek eragiten dituen armonika eta ekaitza izeneko instrumentua ere.

Hortaz gain, diyiridú-a jotzen ikasi du, eta PVC-ezko tutu batekin bere propioa egin du. Jatorrizkoak Australiako aborigeneek egin zituzten, barrutik termitek jandako enborrak erabiliz. Azken mendeetan, ordea, jarduera hori oso murriztu da gizaki zuriaren ondorioz.

Anerrek dei egiten die musika-tresnekiko inkietudea dutenei:Musika ez da soilik Mozart, Rolling Stones, Eskorbuto, Michael Jackson edo Senegal, India edo Australiako musika tradizionala. Musika dena da. Eta horregatik animatzen dut musikarekiko interesa eta gauza berriak egiteko gogoa daukatenei esperimenta dezatela. Oreka TX-ko lagunek, adibidez, izotzezko txalaparta eta alboka jotzen dituzte…”.

Badira ere edalontziekin eta berdurekin musika egiten dutenak. “Nire Donostiako lagun batek butano bonbona bat gasez hustu zuen, eta rotaflex-arekin zirrikitu batzuk egin zizkion. Instrumentu horrek doinu oso bereziak eskaintzen ditu”.

 

ENTZUN ONDOREN INSTRUMENTUETAKO BATZUK:


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE