Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
Altarriba eta Kim komikigileek hartu-emana izan dute irakurleekin
“El arte de volar” 2010eko Komiki Sari Nazionala irakurleei gerturatzearekin batera, bibliotekak kaleratutako Komiki gida aurkeztu dute. Azken honetan, puntako 10 kolaboratzaileren komikirik gustukoenak proposatzen dira.

595.2 (id: 1607947)

 

Koldo Carrillo- 2013/04/26

 

Komikia izaten ari da aurten protagonista nagusia bibliotekan. Beste literatur generoetatik baztertuta, komikia jendarteari hurbiltzeko asmoz, gai honi emandako literatur solasaldiak hasi zituzten iaz eta gaurkoan, luxuzko gonbidatuak izan dira irakurleekin, El arte de volar liburua eta Komiki Gida aurkezteko. Antonio Altarriba gidoilaria eta Kim ilustratzailea dira, hain zuzen ere, liburu arrakastatsu honen egileak eta gaurkoan, “ibilbide luzeko” obra honen gaineko kontuak konpartitzera etorri dira Liburuaren Egunaren harira antolatutako egitarauaren barruan. El arte de volar liburuak Komikiaren Sari Nazionala irabazi zuen 2010. urtean eta komikigintzan, lan serio eta mardulek beren lekua badaukatela erakusteko adibidea da.

Izan ere, liburu honetan, Altarribak bere aitaren bizitza kontatzen du eta honen bitartez, Espainiako XX. mende asaldatua irudikatzen da komikian. Hala, Gerra Zibila, frankismoa, erbestea… eta hainbat gai sozial zein historiko ukitzen ditu El arte de volar liburuak. Altarribak gaurko saioan adierazi duenez, badirudi laster, Erresuma Batuan argitaratuko dela. Hala, bi egileek, liburu honen gaineko esperientziak kontatu dizkiete irakurleei. Izan ere, lau urte eman zituzten istorioarekin lanean eta askorako eman zien lanak.

595.1 (id: 1591756)

 

Komiki Gidan, 100 komikirik gogokoenak

Aurten, gida komikiari eskaintzea erabaki du bibliotekak. Izan ere, beste urte batzuetan, musika, poesia edota zinearekin egin da gida eta aurten, komiki gida egiteko garaia bazela iruditu zitzaien bibliotekako arduradunei. Hala, Antonio Altarribaren bitartez, puntako hamar kolaboratzaileei bakoitzak bere hamar komiki kuttunen zerrenda konpartitzea eskatu zieten eta gaur aurkeztu dute emaitza. Tartean, Igor Leturia arrasatearrak bere 10 komiki gustukoenak eman ditu eta honekin batera, Borja Crespo, J.M. Díaz de Guereñu, Mauro Entrialgo, Lola Lorente, Joaquín Reyes, Laura Pérez-Vernetti, Fernando Tarancón, Zaldieroa eta Alfonso Zapicok hartu dute parte gida honetan.

 

595.3 (id: 1618982)

 

Arrasateko Udal Bibliotekaren blogera lotura hemen.

  Artxiboa deskargatu Tamaina  
Tipo .gida_alta2.pdf Komiki Gida deskargatzeko 5.988 KB Descargar 6131878K


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE