Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Domeka honetan jai giroa izango da Besaiden
Monumentua babesteko ekitaldia egingo da Oroimen Egunean
Egitaraua goizeko 11:00etan hasiko da, eta goizean zehar txosna, txalapartariak, txistulariak,... izango dira.

550.Oroimen.Eguna.17.BESAIDE (id: 1787844)


Testua: mondraberri.eus / Argazkia: Besaide Mendizale Elkartea / 2019ko irailak 11, asteazkena

 

1955etik urtero-urtero mendi-istripuz hildako euskaldunak agurtzen dituzte Oroimen Egunean. Aurten ere, Aramaioko Orixol elkarteak antolatuta, Besaideko gailurrean elkartuko dira mendizaleak, helburu berberarekin eta ondorengo egitarauarekin:

 

8:30ean irteera Monterron jauregi ondotik

11:00etan oroimen ekitaldi zibila

11:30ean omenaldia:

  • Federazioko lehendakariaren hitzak
  • Monumentua babesteko ekitaldia

Goizean zehar bertsolari, dantzari, txistulari, trikitilari eta txalapartariak arituko dira, eta txosnan jan-edanak izango dira.

 

besaide.eus

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE