jatorrizko artikulua
pantailaratzeko
Unibertsitate karrera ikasten genuenean Peter-en printzipioa deitzen zitzaion enpresetako lan-errendimenduaren teoriari, baita bertako hierarkia fenomenoari ere. Beno, ez dakit ordurako Peter deitzen zitzaion edo geroagoko bataio bat izan den. Baina berdin dio. Teoria horren arabera, pertsona guztiok tendentzia daukagu aginte-katean eskalatzeko, eta ezgaitasun perfektura heltzen da gure nahiaren gorengo topera heltzerakoan. Maila gorenera heltzen den une berean, norbera bihurtzen da erabateko gauzaez profesional bat, nahiz eta egia den beste konpetidoreen bidea oztopatzeari uzten diogula.
Pentsatzen dut norbaitek “
Stop” ozen eta argi bat oihukatu beharko liokeela gure gizartearen zentzurik gabeko martxari. Gizarte nahasgarri eta erdi alienatu batean bizi gara. Ez gara ezerrekin konformatzen eta bizilagunari baino ez diogu begiratzen, bera gainditzeko esperantza ezkutuarekin. Badakit tendentzia horrek pertsonen ariman dituela bere sustrai sakonenak, gurea dena – agian hori izango da pekatu orijinala – eta hori da, preseski, batzuen esanetan, animalia irrazionalengandik ezberdintzen gaituena.
Baina lehiakortasuna bi ahoko ezpata bat da, bide bazterrean hilotz ugari uzten joaten dena, arrazoi (nolabait esateko) praktikoengatik erabiltzen den bakoitzean. Eskolan, lantegian, lagunarteko solasaldietan, etxebizitzan bertan… hau da, gutako bakoitzak sentitzen duenean norbait bere aurkaria izan daitekeela, berehala erabiltzen du, eta baliteke kasu askotan era inkontziente batean, eskura dituen erreminta guztiekin, aurkaria garaitzeko eta eliminatzeko.
Aurreko egunetan nire lagun Xabier Mendiagak nabarmentzen zidan bezala, lehiakortasuna frustazio ugariren iturri da. “
Zergatik?” galdetzen nion nire buruari. Eta beraxek erantzuten zidan: “
Ba orekatik gauzak egiten dituzten guztiek, ikuspegi zabalaz, larritasun barik, zorroztasun konformistarekin eta alaitasun osasuntsuz, hau da, gure gizarte karratuak “patxadatsuak” bezala kontsideratzen dituenak, ez dute inolako interesik besteak kaltetzeko. Eta gainera zoriontsu bizi dira”.