Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Nagusienei ohorezko aurreskua dantzatu zaie

Herriko 750 jubilatuk omenaldia jaso dute SUDCek antolatuta

Testua, bideoa eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko maiatzak 25, zapatua

 

Urtero bezala, eta SUDC elkarteak antolaturik, Jubilatuen Eguna ospatzen ari da. Lehen ekitaldia San Joan Bataiatzaileko meza izan da.

 

Ondoren, autobusetan jubilatu ugari Musakola kiroldegira bertaratu dira, eta bertan 750 aitona-amona elkartu dira otorduaz gozatzeko.

 

Udalak omenaldia egin die pertsona zaharrenei, hain zuzen, 97 urteko Francisca Bengoa Iraolari eta 93 urteko Angel Herran Salazarri. Gainera, Txikitxu-Arrostaitzeko dantzariek eta txistulariek ohorezko aurreskua eskaini diete.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE