Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
Senide eta lagunen besarkaden artean

Premin Sanpedro eta Txus Goikoetxea, 33 urteko kondena beteta, aske geratu dira

595.Premin.Sanpedro.Aske (id: 2973772)


Bideoa: Kepa Ormaetxea / Sevillako argazkia: Txusen familia / Testua eta Jaengo argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2017ko abenduak 20, asteazkena

 

Premin Sanpedro Larrañaga eta Txus Goikoetxea Garralda aske geratu dira gaur goizean, hurrenez hurren, Jaengo eta Sevillako espetxeetatik

Beren senide eta lagun ugarik berotasunez hartu dituzte irribarre, besarkada, txalo, musu,… artean. Preso ohiek hunkiturik eta esker onez jaso dituzte.

Ondoren, Euskal Herrirantz eta Arrasaterantz abiatu dira, eta Gaztela-Mantxan elkartzekoak dira gaur.

Biak ala biak 2001eko ekainaren 14an atxilo hartu zituen espainiar Poliziak, ETAko kideak zirela leporatuz.

Sarekada horretan bi neska-lagunak ere atxilotu zituzten, Natale Landa Erbias eta Nerea Hernandez Santxo, baita Iban Astondoa ere.

2009ko apirilean Preminek eta Algeciraseko beste euskal preso politikoek, kartzeleroen preso politikoekiko eta komunekiko tratua salatzeko, gose-greba mugagabe bati ekin zioten.

Txusek ere, espetxeko baldintzak hobetzeko, gose-greba egin zuen hainbat egunetan Sevillako espetxean. 

Biei ala biei harrera egitekoa zaizkie Seber Altube plazan, baina oraingoz ezin da zehaztu zein ordutan izango den.

Arratsalde partean, herrirako itzuleran, bi preso ohiek bat egin dute Burgosko Quintanapallako zerbitzugunean, eta elkar besarkatu dute senideen eta lagunen txaloen artean.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE