Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasate Errugbi taldeko beteranoek Durango eta Kakarraldoren bisita jaso dute
HERENSUGEEK hiruko txapelketa JOKATU DUTE

MONDRABERRI / Argazkiak:  A.R.T. / 2010eko ekainak 3, osteguna



Aurreko zapatuan hitzordua izan zuten Arrasate Errugbi taldeko beteranoek, hiruko txapelketa jokatu baitzuten Plentziako Kakarraldo Buzkentzak eta Durangoko beteranoen aurka.  Azaldu digutenez giroa “paregabea” izan zen, txapelduna Durango izan zen, halere horrelakoetan gutxienekoa nork irabazten duen izaten da.

Partidu ostean hiru taldeak elkartu, eta poteoa egin zuten Arrasateko kaleetan barrena.  Gau partean Txalaparta elkarte gastronomikoan afaldu, eta ondoren bat baino gehiago ordu txikietara arte ibili zen parrandan.  Herensugeek azaldutakoaren arabera litekeena da datozen hilabeteetan hitzordu gehiago edukitzea, “seguruenik uztailean Plentziara joango gara eta opor ostean Durangora”.

 

 

590 (id: 1475332)Herensugeak aurreko zapatuan Mojategin

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE