"Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak" (atsotitza)

NABARMENAK

  • MANIFESTAZIOA BILBON MANIFESTAZIOA BILBON

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
“80 egunean” filma aurkeztu dute Kulturaten
Ekitaldian, Mariasun Pagoaga pelikulako protagonistarekin batera, Jon Garańo eta Jose Mari Goenaga zuzendariak izan dira. Arrasaten estreinaldi ofiziala igande arratsaldean izango da Amaian, halere zapatuan ere ikusteko aukera egongo da.

Isei Barbero / 2010eko ekainak 1, asteartea



200 (id: 2029558)80 egunean filmaren aurkezpena egin dute gaur, ekainak 1, Arrasaten.  Ekitaldia goizeko 12:00etan izan da Kulturateko areto nagusian, eta bertan Oihana Aranburu Kultur zinegotziarekin batera, filmeko protagonista den Mariasun Pagoaga, eta Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño zuzendariak izan dira.

Gaur egun euskarazko film gutxi daudela azpimarratu du Aranburuk, “horregatik pozteko modukoa da horrelako produktu baten aurkezpena egitea”.  Film honen protagonistetako bat Mariasun Pagoaga arrasatearra da, horregatik pelikularen aurkezpena Arrasatera ekartzea bidezkoa zela esan du Kultur saileko zinegotziak.

Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga izan dira proiektu honen zuzendariak, eta Garañok azaldutakoaren arabera “istorio honetan protagonistek pisu handia dute”.  Hasieran Mariasun Pagoaga aukeratzeko zalantzak izan zituztela aitortu du, “aktore ezezaguna baitzen guretzat eta esperientziarik gabekoa”.  Hala eta guztiz ere, bi zuzendariek Arrasateko aktoresaren lana “oso ona” izan dela azpimarratu dute:  “Beti lan egoteko gertu egon da, irribarre batekin ahoan, horregatik bai Mariasun eta baita Itziarrekin lan egitea oso erraza izan da”.  

Filmeko protagonistak ere eskerrak eman dizkie Garaño eta Goenagari, “ordu askotako lana izan harren, era oso atseginean burutu dugulako”, esan du.  Jendea pelikula ikustera joateko deia zabaldu du Pagoagak, “oso polita eta samurra baita ulertzeko”.  Bere esanetan euskara jakitea ez da ezinbestekoa istorioa ulertzeko, “hitzik gabe ere askori ezagun egingo baitzaizkie protagonisten bizipenak”.

 

 

 

Aspaldiko bi lagunen arteko istorioa

Axun, 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera.  Bere ezusterako, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina, 50 urte luzetan ikusi ez duena.  Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela sumatuko dute berehala.  Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun Maite lesbiana dela jabetzen den arte.  Bere sentimenduak dudan jarriko ditu Axunek:  zer jarraitu, burua edo bihotza?  

Esan bezala, filma ikusgai egongo da asteburu honetan Arrasateko Amaia antzokian.  Zapatuan bi sesio eskainiko dira, arratsaldeko 19:30etan eta 22:00etanIgandean ere 19:30etatik aurrera pelikula ikusteko aukera izango dute arrasatearrek, eta bertan filmeko protagonistak eta zuzendariak izango dira.  Azken hitzordua astelehenean izango da, arratsaldeko 20:30etan.

 

590 (id: 2017954)Oihana Aranburu filmeko protagonista eta zuzendariekin batera

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE