Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
'San Juanak goian behean' irudiarekin

Itsaso Diegok irabazi du San Joan Jaietako Kartel Lehiaketa

Udalak antolaturik, epaimahaiak erabakia hartu berri du, eta arrasatear gazte honen lana saritzea erabaki du. Irudi koloretsuak jaietako ekitaldi ezagun bat irudikatzen du.

595.SJ19.Kartel.Irabazlea.ITSASO-DIEGO (id: 572095)


Kartela eta argazkia: Itsaso Diego Jauregi-Arraburu / 2019ko maiatzak 20, astelehena

 

Udalak antolaturik, San Joan Jaietako Kartel Lehiaketa jokatu berri da, eta epaimahaia ondorengo herritarrek osatu dute:

  • Amaia Bengoa, Kulturateko Pintura Tailerreko irakasle
  • Antonio Murillo, ARTgazki elkarteko ordezkari
  • Itsaso Garai, Txatxilipurdi elkarteko ordezkari
  • Marta Izagirre, Arrasate Musikaleko ordezkari
  • Juan Ramon Mendieta Garay, Kultura eta Euskara batzordeburua

Epaimahaia ostiralean elkartu zen, eta lehiaketara aurkezturiko 11 kartelak aztertu ondoren, erabaki zuen Itsaso Diego Jauregi-Arrabururen irudia irabazlea izendatzea.

 

'San Juanak goian behean' deitu du, eta jaietako ekitaldi ezagun bat irudikatzen du, festetako hainbat elementu erakutsiz.

 

550.ITSASO-DIEGO-JAUREGI-ARRABURU (id: 826180) 

 

Itsaso arrasatearrak Diseinu Grafiko ikasketak eginak ditu, eta hainbat lehiaketetan parte hartu du. Berak lortu zuen Arrasateko Aratusteetako Kartel Lehiaketa irabaztea.

 

Gaur Udalak ezagutzera eman du kartelak iragarriko ditu aurtengo Sanjoanak, bidenabar gogora ekarriz hilabete inguru baino ez dela falta herriko jaietarako. Zorionak Itsaso!

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE