Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Ford Mugarri Arrasatek kategoriari eutsi dio matematikoki

Edu Orgazen taldea 32-17 nagusitu da Corazonisten aurka, eta lortu du denboraldi honetarako helburu nagusia: permanentzia.

Mondraberri / 2009ko martxoak 1, igandea

 

Lehia handia egoten da arrasatearren eta gasteiztarren arteko partiduetan. Gure taldea gogotsu irten zen eta 5-1 jarri zen aurretik. Eta alde horri eutsi egin zion lehen zati osoan, atsedenera aurretik ailegatuz: 17-13.

 

Baina etxekoen defentsa asko makaldu zen bigarren zatiaren hastapenetan, eta erasoan ideia garbi barik aritu ziren. Corazonistek bihotza jarri zioten eta 18na berdintzea lortu zuten. Halere, Edu Orgazen mutilek laneko buzoa jantzi zuten eta partiduaz jabetzea lortu zuten, bukaerara arte: 32-27.

 

Garaipenak zapore gozoa utzi zuen, Corazonistas talde handi bat delako eta Ford Mugarrirekin bi jubenilek debutatu zutelako: Mikelek eta Kepak.

 

Ford Mugarrirekin jokatu zuten: Trufo, Valle, Xabi (3 gol), Jonan (6), Aitor (1), Masip, Iker (5), Jorge, Aldanondo (11), Kepa Kruzeta, Mikel (2),  Josu (2) eta Josefa (2).

 

Asteburuko beste emaitzak:

 

- Territorialeko mutilak: Arrasate 26 – Leitzaran 33

 

- Jubenileko neskak:

  • Zarautz 40 – Arrasate Citroen Chapime 5
  • Arrasate Citroen Chapime 7 – Legazpi 14

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE