Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udaltzaingoak lokaletik hurbil atzeman zuen

Gizon bat atxilotu dute ustez Bittorin lapurtzen saiatzeagatik

Pertsona bat erretegi-tabernan osten ahalegindu zen, eta bertatik joaten ari zela, lokaletik hainbat metrora, udaltzainek atzeman egin zuten.

595.BittoriErretegia (id: 1037560)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko ekainak 28, ostirala

 

Bittori erretegi-kafetegiko arduradunek, lana egin ostean, gauerdiko 24:00etan itxi zuten ostalaritzako lokala.

 

Handik ordubete ingurura, goizaldeko 1:30 aldera, lapurrek jatetxe-tabernako larrialditako atea behartzen saiatu ziren, antza denez palanka bat erabiliz. 

 

Lapurrek ez zuten euren helburua bete, eta handik denbora batera Udaltzaingoaren patruila bat gutxienez bertaratu egin zen. 

 

Araba etorbideko jatetxe-tabernako arduradunek lapurreta saiakerari dagokion salaketa aurkeztu zuten komisaldegian. 

 

Etorbide honetan dagoeneko lapurreta asko izan dira, BM supermerkatuan, Ciclos Ikaian eta Ereindajan supermerkatu-topagunea besteak beste.

 

Mondraberrik jakin ahal duenez, lapurreta saiakera egin eta bertatik hainbat metrora, lapurreta ahalegina egin zuen pertsona atzeman zuen Udaltzaingoak. Ondorioz, atxilotu egin zuen.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE