Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Istar Dapenak jubenil mailako Gipuzkoako errekorra hautsi du
Pertika jauzilari arrasatearrak 4,40 metroko jauzia egin zuen zapatuan Donostian, bertan ospatutako parte hartze libreko frogan.

Isei Barbero / Argazkiak:  MB artxiboa / 2013ko urtarrilak 28, astelehena


 

Arrasateko pertika jauzilariek beste berri on bat eman digute, kasu honetan Istar Dapenaren eskutik.  Izan ere, pertika jauzilari arrasatearrak 4,40 metroko marka egin zuen zapatu arratsaldean Anoetako belodromoan ospatutako parte hartze libreko frogan, jubenil mailako Gipuzkoako errekorra hautsiz.  Orain arte marka hori 4,25 metroko mugan zegoen, orain direla 20 urte baino gehiago Fernando Cortesek ezarrita.

 

Modu honetan Istar Dapenak beste aurrerapausoa eman du bere kirol ibilbidean, eta dagoeneko jubenil mailako Espainiako rankinean hirugarren postuan dago.  Bere entrenatzaile Jonathan Pérezek azaldu digunez, hurrengo erronka martxoaren 2an Antequeran ospatuko den Espainiako Txapelketan izango du Dapenak, bertan dominaren bat eskuratzen ahaleginduko baita.  Era berean, jubenil mailako Euskadiko errekorra haustea ere bilatuko du, 4,45ko mugan ezarrita dagoena. 

 

Ezinezkoa zaigu erronka handiagoak ezartzea, negu partean euria eta hotza dira nagusi, eta ez baitaukagu ganoraz entrenatzeko tokirik Arrasaten”, dio Jonathan Pérezek.  Dapenaren entrenatzaileak ere parte hartu zuen Donostiako frogan, eta bere ikaslearen marka bera lortu zuen:  4,40 metro.  Perez txapelketatik erretiratu behar izan zen, mina handia igarri baitzuen eskuin hankan.  Perezek eta Dapenak hurrengo asteburuan hitzordu berri bat izango dute, kasu honetan Euskadiko Txapelketarekin.

 

590 (id: 1421790)Istar Dapenak jubenil mailako Euskadiko errekorra hautsi du.

 

 

Ordezkari arrasatearrak

 

Dena den, pertika jauzilariena ez da izan asteburuko albiste on bakarra, Markel Blancok 800 metroetako Arrasateko errekorra hautsi baitu.  Blancok 1,56,43eko marka egin zuen zapatuan Donostian, 1994an Gabriel Saavedrak (1,57,32) ezarritakoa hobetuz.  200 metrotan Iñigo Uribarrenek 22,68 segundoko denbora egin zuen, eta Eukene Dorronsorok 27,45.  Azkenik, luzera jauzian Iñaki Etxagibelek 5,82 metroetako muga gainditu zuen.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE