Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Salaketa aurkeztu dute Hauteskunde Batzordean

Bi afiliatuk salatu dute euren "baimen barik" PSEko hautes-zerrendan sartu dituztela

Horrek suposatuko luke euren sinadurak "faltsifikatu" zirela Arrasateko PSEn. Hauteskunde Batzordeko funtzionamendua ezagutzen duten iturri batzuen arabera, salaketa "epez kanpo" aurkeztu denez, baliteke ondorio legalik ez izatea.

595.UdalHautesk19.PSEMercadilloan (id: 1728270)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko maiatzak 25, zapatua


Arrasateko PSEko bi afiliatuek azaldu dutenez, aste honetan hauteskundeetako papeletetan euren izen-abizenak ikustean "harrituta" geratu ziren.


Jakitera eman dutenez, eurek "ez zuten baimenik eman" PSEren hauteskunde-zerrendan sartzeko, baina zerrendako 13. eta 14. postuetan ageri dira. "Inor ez zen gurekin harremanetan jarri gure borondatea ezagutzeko". Horrek suposatuko luke euren sinadurak "faltsifikatuak" izan zirela Arrasateko PSEn.

 

"Ez dakit nola lortu duten nire NANaren fotokopia" adierazi du salaketan Arrasateko PSEko afiliatu horietako batek.

 

Herenegun, ostegunean, Bergarako Hauteskunde Batzordean salaketa jarri zuten, Arrasate eta eskualdeko beste hainbat udalerriez arduratzen den batzordean.


Salaketa jarri duten bi arrasatearrak Ines Sandia Sanchez eta Jose Francisco Tellechea Diaz dira, El Diariok azaldu duenez.

 

Kontuan hartzekoa da bi pertsona hauek Oscar Garcia Arrasateko PSEko idazkari nagusiaren eta zinegotziaren emazte ohiaren ahizpa eta ahizparen mutil laguna direla, hurrenez hurren.


Gogoratzekoa da Garciaren emazte ohiak salaketa bat aurkeztu zuela Bergarako epaitegian, Garciak ustez eraso egin ziolako. Garciak beste salaketa bat jarri zion, antza bera ere erasoatua izan zelako. Azkenean bi salaketak erretiratu egin zituzten.


Aste honetako salaketari dagokionez, momentuz Hauteskunde Batzordeak ez du erabakia jakinarazi, baina funtzionamenduan dago gaurko egunean ere, hau da, hausnarketa egunean.


Hauteskundeetako araudiak exijitzen die alderdi politikoei C2 izeneko formularioa beteta aurkeztea. Agiri horretan, hautagaien izen-abizenekin batera, euren NANaren fotokopia eta "baimena ematen dutenaren agiria (eurek sinaturik) aurkeztu behar dira". Normalean hautagaiek agiri hori alderdi politikoaren egoitzan sinatzen dute.


Zer ondorio izan dezake salaketa honek? Hauteskunde Batzordeko funtzionamendua ezagutzen duten iturri batzuen arabera, alderdi baten hauteskunde-zerrenda kide nahikorik ez badu, zerrenda hori baliorik gabe geratuko da.


Hala ere, behin hauteskunde-zerrenda ofizialki izendatuta egonda, ezin da aldaketarik egin, eta ondorioz, iturri hauen arabera, baliteke salaketa hau "epez kanpo" aurkeztu denez, hauteskundeen funtzionamenduan ondoriorik ez izatea.


Mondraberrik PSEri arazo honen inguruko bere ikuspegia eskatu dio, baina oraingoz ez du erantzunik jaso.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE