Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kale-inkesta:

“Aste santuan jendea herrian geratuko da ala irtengo da?”

Itxaro Mendizabal, Ekaitz Arrieta, Rosi “Katanga” eta Mari Jose Martinez herritarrek inkestan parte hartu dute.

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2012-ko martxoak 26, astelehena

 

Aste santuko jai-egunak ate joka ditugu, eta arrasatear ugarik egun batzuk libre hartuko dituzte. Ondo pasau merezitako jai-egunak! Lan egin behar duzuenoi animo!

 

160.Inkest.Aste.santu.Itxar.jpg (id: 1439776)

Itxaro Mendizabal:

 

“Baliteke krisiagatik jende gutxiago herritik irtetea. Gu hemen geratuko gara, egun lasaiez gozatzera, eta horrelako egueraldi eguzkitsua egiten badu, askoz hobeto”.

 

160.Inkest.Aste.santu.Ekait.jpg (id: 1456194)

Ekaitz Arrieta:

 

“Lehen jendea urrun joango zen, baina krisiarekin ez da hain urrun joango. Errioxara, Pirinioetara, Donostiara egun-pasa,… joateko ohitura dago. Gu Baztanera joango gara amuarrainen bat jatera, besteak beste. Gaurko moduko egueraldia egiten badu, primeran. Baina hain eguzkitsua egiten ez badu ere, zeozer egingo dugu”.

 

160.Inkest.Aste.santu.MariJ.jpg (id: 1473535)

Mari Jose Martinez:

 

“Jende gehiena seguruenik hemen geratuko da. Baliteke gu ere bertan geratzea. Baina irten garenean, herrira joateko ohitura izan dugu. Beharrezkoa da egun batzuetan lasaitzea eta giroz aldatzea. Jende ugarik kreditua eskatzen du oporretan joateko”.

 

160.Inkest.Aste.santu.Katan.jpg (id: 1492643)

Rosi Otadui “Katanga”:

 

“Krisian gaude baina jende ugari (orain arte behintzat) oporretan joan da, eta herrian inor gutxi geratu da. Ni iaz Benidormera joan nintzen 11 egun. Aurten aukera ezberdinak ditut, baina seguruenik Errixoako Arnedillora joango naiz, bainuak hartzera. Hemendik kotxez bi ordura dago”.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE