Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
Hirigintza

'Bihurgune 1545' proiektua izan da Monterron parkea herritartzeko ideia lehiaketako diseinu irabazlea

 (id: 1412714)

Testua eta argazkiak: Hasier Larrea / Planoak eta beheko testua: Arrasateko Udala / 2018ko urriak 25, osteguna

 

VIDA arkitektura bulegoak aurkeztutako 'Bihurgune 1545' proiektuak irabazi du Monterron parkea herritartzeko ideia lehiaketa, 10.000€-ko dirusaria eskuratuz. Victor Vazquez Blanco gironarrak eta Idurre Garcia arrasatearrak ondu dute egitasmoa, eta epaimahaiaren esanetan, "egon dauden problema gehienei irtenbide erraz eta sinesgarria planteatzen diote".

 

 (id: 1431987)

Bigarren saria 'Parentesis 0132' proiektuak jaso du, M+M arkitekto taldearen ideiak hain zuzen. Bertako langile Alberto Sanabriak jaso du 5.000€-ko txekea.

 

 (id: 1456693)

Gainontzeko hiru saridunak Berdetuz 2018, Pasear eta Ibilbide 2018 proiektuak izan dira. Azken egitasmo hau izan da herritarren gustukoena.  1.000€-ko sari bana jaso dute hiru proiektu hauek.

 

Udalak nabarmendu du hirigintzako proiektu hau ez dela 2019an zehar gauzatuko, beranduago baizik. Izan ere, kiroldegi berriak izango du lehentasuna datorren urtean, beste egitasmo paralelo batzuekin batera, hala-nola Erguineko igogailua.

 

Ibon Arrupe zinegotziaren esanetan, "udaletxeko alderdi politiko guztiak daude ados Zarugalde kalea peatonalizatzearen ideiarekin, baina arazo bat dago oraindik argitu ez dena, lur azpiko aparkalekuaren gaia alegia". Parking honek 100 plaza izatea da asmoa, inguruko bizilagunek lehentasuna izango lukete aparkatzeko eta prezio herrikoi bat izango luke, "TAOren estilokoa".

 

Hauek dira proiektu irabazlearen aurkezpen panelak:

 (id: 1499890)

 

 (id: 1513891)

 (id: 1525889)

 

Udalaren prentsa oharra:

 

Gaur egun Monterrongo parkea ez dago erdigunean behar bezala integratuta. Ondorioz, herritar gutxi joaten da bertara eta espazio horren erabilera nahiko mugatua gelditzen da.

 

Egoera horren aurrean eta parkearen egungo irisgarritasun arazoak aintzat hartuta, 2017 urte amaieran Monterron herritartzeko hirigintza arloko adituei zuzenduriko ideia lehiaketa jarri zuen martxan Arrasateko Udalak, parkearen sarrera egokitu, espazioaren egungo erabilera bultzatu eta espazioa erdigunera zabaldu eta hurbiltzeko.

 

 

Lehiaketaren garapena

 

Ideia lehiaketa bi fasetan garatu da. Lehen fasean, lehiaketan ezarritako irizpideei jarraiki, 11 diseinu onartu zituen Udalak eta horiek guztiak ikusgai jarri zituen Kulturaten, uztailaren 3tik irailaren 14ra bitartean, arrasatearrek gustukoen zuten diseinua bozkatu zezaten.

 

Herritarrentzat lehen bost gustokoenak hauek izan dira besteak beste;

 

- Ibilbide 2018

- Bihurgune 1545

- Lurruna 1247

- Uhina 2018

- Parentesis 0132

 

Guztira 342 boto jaso ditu Udalak eta horri lotuta, eskerrak eman dizkie herritarrei haien boto eta ekarpenen bitartez prozesuan inplikatu eta parte hartu izanagatik.

 

Bigarren fasean, aldiz, bozketa epea amaituta, 11 lagunez osatutako epaimahaiak hartu du azken erabakia. Horretarako aintzat hartu du herritarren iritzia eta proposamenen bideragarritasun ekonomiko-teknikoa, inguruarekin bat egiteko duen gaitasuna, irisgarritasun maila edota parkearen egungo erabilerekin duen bateragarritasuna (jaietako karpak, txosnak…).

 

Irizpide horiei erreparatuz, lehenik 5 finalista aukeratu ditu epaimahaiak eta, ondoren, 5 finalista horien artean irabazlea aukeratu du.

 

Hauek dira azken emaitzak:

 

1. Bihurgune 1545: Victor Vazquez Blanco eta Idurre Garcia Fernandezek

aurkeztua

2. Parentesis 0132: Alexander Michbronn de la Mazak aurkeztua

3. Berdetuz 2018: Pezestudio, SC. enpresak aurkeztua

4. Pasear 0227: Edurne Oyanguren Zorita eta Maria Rivas Herediak aurkeztua

5. Ibilbide 2018: Maria Celina Lopez Precek aurkeztua

 

 

Sari banaketa:

 

Lehiaketako emaitzei jarraiki, gaur arratsaldean udaletxean egindako ekitaldianfinalisten artean sariak ere banatu dira.

 

- Irabazlea: 10.000€

- Bigarren saria: 5.000€

- Azken hiru finalistak: 1000€

 

Ideia lehiaketari esker, etorkizunera begira Monterron parkea herritartzeko abiapuntua izango du Udalak, betiere saridunen ideiak kontutan izanik, parkearen sarrera egokitu, espazioaren egungo erabilera bultzatu eta espazioa erdigunera zabaldu eta hurbiltzeko.

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE