Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
1992tik urrundua eta sakabanatua egon da

Kepa Urra preso politiko aretxabaletarra libre geratu da

Kondena bete ondoren, gaur goizean preso politikoa Almeriako espetxetik atera ahal izan da. Espetxe atarian senideak eta lagunak esperoan zituen.

595.Preso.Kepa.Urra.1.KEPA.ORMAETXEA (id: 1436950)


Portadako eta goiko argazkiak: Ana / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2014ko apirilak 21, astelehena

 

Kepa Urra Guridi aretxabaletarra libre geratu da gaur goizean, Almeriako kartzelatik atera ostean.

 

Kartzela atarian esperoan zituen bere senide eta lagun ugari, horien artean, arrasatear mordoxka bat.

 

Guardia zibilak 1992an Kepa Urra atxilo hartu zuen, ETA erakundeko kide izatea leporatuta.

 

Atxiloketa horretan torturatu egin zuten, eta Basurtuko Ospitalera shock egoeran eraman behar izan zuten.

 

Horregatik 3 guardia zibil kondenatu zituen Bizkaiko Entzutegiak 1997an, nahiz eta ondoren espainiar Auzitegi Gorenak kondena arindu zien.

 

Preso politiko aretxabaletarra, besteak beste, Almeria eta Valdemoroko espetxean izan da sakabanatua eta bakartua.

 

Gaur goizean, ordea, kondena bete ondoren, aske geratu da eta Euskal Herrirako bidean da preso ohia.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE