Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

 
Argazkiak, bideoak,... egingo dira Moviltik-ekin

Kultur ondarea mapeatzeko prozesu parte-hartzaile bat ireki da

Egitasmoak planteatzen du Arrasateko herritarrek edota elkarteek ondare ez-materiala jasotzea, besteak beste, elkarrizketak eginda. Eduki hauek mapa batean kokatuko dira, Google Maps-en antzekoa, baina kulturari atxikituta.

595.Kultur-Ondare-Mapeatze-Udala2 (id: 1943965)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko otsailak 14, osteguna


Egitasmo hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak, Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Arrasateko Udaleko Kultura Sailak antolatu dute.


Egitasmoaren izen osoa ondokoa da: 'Kultur memoriak, Hiri memoriak: Arrasateko herritarren ondarea eta memoria sozio-kulturala'.


Egitasmo honetan Moviltik elkarteak ere parte hartuko du, eta aste honetan 3 ordezkarik egitasmoa aurkeztu dute Kulturaten:

  • Moviltik elkarteko Eneko Etxeberria
  • Maria Ubarretxena alkatea
  • Maria Jose Telleria, Aldundiko Kultura zuzendaria

Gipuzkoan hiru proiektu piloto abiatuko dira, Arrasaten, Eibar eta Azpeitian, "bertan gizarte zibilak duen indarragatik", azaldu du Aldundiko ordezkariak.


Helburu bat da "bertako kultur ondarea identifikatu eta dokumentatzea - Eneko Etxeberriak azaldu duenez - azken urteetan izandako aldaketak kontuan hartuz, ondoren hori jendaurrean ikusgai jartzeko".


Ondare hori jasotzeko, lehenbizi ondareari buruzko bideoak, argazkiak, audioak,... hartu  beharko dira. Lan horretan parte-hartzaileek (herritarrek edota elkarteek) Moviltik-en laguntza izango dute. Parte-hartzaileei laguntzeko 4 saio izango dira:

  • Mapatze analogikoa, ideiak sortuz eta aztertuz, martxoaren 1ean (ostirala)
  • Formakuntza teknologikoa, besteak beste, kalean elkarrizketak eginez, martxoaren 9an (larunbata)
  • Era profesionalago batean grabatu
  • Benetako grabazioa, martxoaren 23an

Prozesu hau egiteko "sorkuntza prozesu parte-hartzaile bat egitea" proposatzen dute. Hala, "edonork har dezake parte, adin ezberdinetako lagunek, ikuspuntu ezberdinak izateko".

 

595.Kultur-Ondare-Mapeatze-Udala (id: 1970383)
Izan ere, mapeatzea "herriaren ikuspegitik egin nahi dugu, ez ikuspuntu instituzionaletik". Orokorrean, prozesuak ondoko pausoak izango ditu:

  • Trebatze-tailerrak: Moviltik-ek parte-hartzaileekin bere ezagutzak partekatuko ditu. Hortaz gain, parte-hartzaileen ideiak nola gauzatu azalduko diete: nola grabatu, nola atera argazkiak,...
  • Produkzioa: Moviltik-ek parte-hartzaileei azalduko die grabatutako bideoak nola editatu, esate baterako.
  • Proiektuaren aurkezpena: prozesu honetan sortutako edukiak jendaurrean aurkeztuko dituzte.

Aipatzekoa da Moviltik-ek halako prozesu bat egina duela Kroazian, bertako 4 udalerriren kultur ondarea mapeatuz.


Arrasaten egitekoa den mapa Google Maps-en antzekoa izango da: "Orain Google Maps-en batez ere industrialdeen izenak, mendien izenak, udaletxea, musika-eskola,... azaltzen dira. Mapeatze honetan, ordea, ondare kulturala erakutsiko du".


Mapa berriarekin "ibilbideak antolatu daitezke etorkizunean, esaterako Arrasaten kooperatibismoaren inguruko ibilbide bat prestatu daiteke".


Aldundiko Kultura zuzendariak iradoki du "elkarteentzat prozesu honetan parte hartzea interesgarria izan daitekeela, prozesu honetan ikasiko dituzuenak zuen beste proiektu batzuetan aplikatu ahalko dituzuelako".


Izena emateko azken eguna otsailaren 25a izango da (astelehena), 622 825 113 mobilean edo info@kulturmemoriak.eus helbidean.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE