Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
ETAren jarduera armatuaren bukaeratik 4 urtera

Etxerat eta Jaiki Hadiko eledunen atxiloketak salatuko ditu Azken Ostiralak

Martxoari dagokion Azken Ostirala, bilkura ordez, manifestazioa izango da, atzoko lau ordezkari euskaldunen askatasuna exijitzeko. Herriko plazatik abiatuta.

590.Azken.Ostir.15-03.ANTOL (id: 1538973)

 


Goiko kartela eta portadako irudia: Ekitaldiko antolatzaileak / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2015eko martxoak 26, osteguna

 

2011an ETA erakundeak jakitera eman zuen jarduera armatua behin betiko uzten zuela.

 

Ordutik, ez da biolentziarik erabili erakunde honetatik, baina Estatu espainiarrak euskaldunak atxilotzen jarraitzen du.

 

Atzokoan guardia zibilek lau lagun atxilo eraman zituzten, Etxerat eta Jaiki Hadi elkarteko lau ordezkari, “ETAren espetxeetako frontea” esanez.

 

“Aski da! Konponbideari erasorik ez! Atxilotuak askatu!” goiburuarekin, manifestazioa egingo da bihar (ostiral) arratsaldean.

 

Horretarako, martxoari dagokion Azken Ostirala ibiltaria izango da, manifestazioa izango da. Arratsaldeko 19:30etik aurrera.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE