Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Elkarrekin Arrasate:

"Gobernu taldearen proposamen fiskala erabat antisoziala da"

Elkarrekin Arrasate udal taldeak atsekabe handiz jaso du EAJ eta PSE-k Arrasaterako aurkeztu duten 2020-rako Ordenantza Fiskalen proposamena.

595.Udal.Hauteskundeak.19.Igor.Urizar (id: 2889473)


Testua: Elkarrekin Arrasate / Argazkia: MB artxiboa / 2019ko irailak 30, astelehena

 

Elkarrekin Arrasate udal taldeak atsekabe handiz jaso du EAJ eta PSE-k Arrasaterako aurkeztu duten 2020-rako Ordenantza Fiskalen proposamena. 
 
Arrasateko gobernu taldearen proposamen fiskala erabat antisoziala da. Inolako arazorik ez duten enpresa eta sektore sozialei salbuespen eta hobariak eskeintzen dizkieten bitartean, beste arrasatear guztiei zerga eta tasa guztiak igotzen dizkiete. EAJ eta PSOE-ren politika hau gehien dutenen onurarako da, gutxien dutenen kontura.
 
Aldundi eta udal gobernuen arteko elkarlanaren bitartez, Aita Menni edo Mondragon Goi Eskola bezalako enpresa handiei 107.000 €-tarainoko salbuespena ezarri diete OHZ-n. Aldi berean, 250.000 €-tako balio katastraleko etxebizitza duten familia ugariei hobaria ezartzea proposatzen dute eta gure galdera da: 250.000 €-ko balio katastraleko etxebizitza duten familiek hobariaren beharra daukate? Bitartean, zailtasunak dituzten Arrasateko beste familia ugariei, klase ertain edo baxukoei, tasa eta zerga guztiak igotzen dizkie. Hau al da familia ugariei laguntzea? Demagogia, hipokresia eta klasismoa deitzen diogu guk honi.
 
Eredu fiskal neoliberal honek familia langile arrasatearren egoera okertu besterik ez du egingo. Arrasatearrek guztiz kontrako eredu fiskal bat merezi eta behar dute, progresiboa, aberastasuna sozialki bidezko era batean banatzen duena, eskerga fiskala errentaren arabera banatuz. Gure taldearen ustetan, printzipio hauek jarraitzeaz gain, eredu fiskal honek garrantzia berezia eman behar die Etxebizitza politikei, Arrasateko arazo sozial larrienetako bat baita. 
 
Zeharkako zerga eta tasak ez igotzea proposatzen dugu, bereziki errenta ertain eta baxuko familia eta norbanakoei eragiten dietelako. Arrasaten fiskalitate industriala oso baxua da milioi bat euro edo gehiago fakturatzen duten enpresetan. Gainera urtero pisu fiskalak gero eta baxuagoa da hauentzat eta Aldundiaren araudia aldatzen ezbada, joera hau mantendu egingo da. Ondorioz, enpresa handiei JEZ-a igotzea proposatzen dugu, kokapen indizea 1-etik 1’1-era igoz (130.000 € gehiago aterako luke udalak enpresa handi guztien artean).
 
Aldundi eta udal gobernuak enpresa handiei egin dieten OHZ-ko salbuespena atzera botatzea eskatzen dugu, 107.000 € berreskuratuz. Horrela, soilik JEZ igoz eta OHZ-ko salbuespena moztuz, udal gobernuak zerga eta tasen igoeraz jasoko duen rekaudazioa berdinduko genuke, Arrasateko familia langileei igoera guzti hauek egotzi gabe.
 
Honetaz gain, Etxebizitza politikak sustatzeko eta ohiko egoitza ez diren etxebizitzak espekulaziotik kanpo mantentzeko OHZ-ko errekargua berreskuratzea propostazen dugu, %50-ekoa familia eta norbanakoen kasuan eta %150-ekoa entitate edo enpresen kasuan. Zentzu berean Babes Ofizialeko Etxebizitzei OHZ-n %50-eko hobaria izatea proposatzen dugu; EIOGZ-n Biziguneko Etxebizitzei %95-eko hobaria; eta hirigintza lizentzietan %50-ko tasaren hobaria Babes Sozialeko Etxebizitza edo Bizigune programaren baitako etxebizitzetan.
 
Arrasaten politika fiskal sozial eta justu bat egitea posible da. Gehien dutenen gutxiengoaren alde egiten duten alderdien aurrean, gehiengoaren; Arrasateko familia langileen, interesak defendatzea da gure lehentasuna. Eta horretan jarraituko dugu.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE