Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Okendo ludotekan jostailu Truke Merkatua
JOSTAILU TRUKE MERKATUA

Igande honetan, Abenduak 19 Arrasateko erdigunean dagoen Okendo ludotekan jostailu Truke Merkatua egongo da.

Azaroan eta Abenduan, 9 egunetan zehar, jasotzen joan diren jostailuak, erakusketa gisa jarriko dute Okendoko gela batean, eta jostailu hauen truke jaso dituzten txartelekin, beste batzuk hartzeko aukera izango dute gerturatzen direnak eta txartela dutenak noski.

 

 

590.jostailu_truke (id: 1488775)

Txartel bakoitzeko jostailu bat hartu ahal izango da; berdin da zein tamaina edo  zein motatakoa izan.

Goiz dabilenak aukera gehiago izango ditu gustukoak hartzeko.

Ordutegia goizeko 10:00etatik 14:00etara izango da.

Jostailu ugari jaso dituzte eta mota guztietakoak, beraz, eskaintza zabala egongo da lehen orduan batez ere.

Txartelak alperrik galtzen utzi beharrean, haur eta gurasoak trukea egitera gonbidatu nahi dituzte.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE