Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

ELA sindikatuak 7 kaleratze salatu ditu O-BI oinetakoak dendetan

Enpresa handitzen joan den heinean langileen lan-baldintzak “okerrera joan direla” esan dute kaleratuek.

Testua eta argazkia: Iker Murillo / 2019ko urriak 23, asteazkena

Arazo ekonomikoak argudiatuz, Oskarbi zapata dendetako zazpi langile (guztiak emakumeak), kaleratu dituzte. ELA sindikatuak ozen salatu nahi izan du enpresaren jarrera esanez emandako arrazoia “gezurra” dela: “Kaleratzeak beste arrazoi batengatik burutu ditu. Kaleratzeak enpresaren langileen kontra erabili duen errepresalia izan da. Langileak beren lan baldintzak duintzeko antolatzen hasi diren momentuan, Oskarbik 7 langile kaleratu ditu”.

Irailaren 29an langileek ELA sindikatuarekin asanblea egin zuten. Bertan, prentsaurrekoan azaldu dutenez “enpresan jasaten duten prekarietateari aurre egiteko lehen urratsak” antolatu zituzten. Hortik hiru egunera 7 pertsona kaleratu zituen: “Lehen Oskarbiko jabea zenak, langileen oinarrizko eskubideak urratu ditu, langileak antolatzen saiatzeagatik 7 langile zigortu ditu mezu garbia utziz gainontzeko langileei: hemen antolatzeko pausua ematen duen edonork badaki zer duen ordainetan”.

Egoera honen aurrean “hainbat salaketa burutu ditugu, bide juridikoari ekinez eta lan ikuskaritzara joz. Baina garrantzitsuena ondorengoa da: guk profesionaltasun osoz tratatu ditugu bezero horiei ondokoa esan nahi diegu, gaur O-BI Oinetakoak bezalako enpresa batean erosketak egiten dituenak jakin dezala honen atzean zer-nolako nagusia dagoen. Enpresa handitu heinean, prekarietatea handitzeaz arduratzen dena. Langileek prekarietateari aurre egiteko antolatu diren nagusiak denei belarritik egin die tira, mugitzen badira zer duten argi uzteko”.

Honi buruz, kaleratutako langileek honakoa gehitu dute: “Langile batzuek 15 urte baino gehiago zeramatzaten lanean, Denden arduradun zuzenak eta gauzak ondo ateratzeaz arduratzen zirenak langileak izan direlarik beti. Langileek bezeroak zaindu dituzte, lan egiten zuten herrietan jende ezagun bilakatu direlarik. Jarrera honekin enpresa honen jabeak argi eta garbi uzten du bere bezero eta langileak ez zaizkiola axola, esaterako, Arrasateko denda egun batetik bestera itxi du, langilea eta bertako bezeroak kontuan hartu gabe”.

 

(id: 1318439)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE