Testua eta argazkia: Marijo Simon. 2019ko azaroak 30, larunbata.
1974an jaiotako lagunak kintada ospatzen dabiltza. Eguerdiko 12:00etan Herriko plazan elkartu dira eta familia argazkia egin dute. Erdigunean potea egin ondoren, Santa Ana jatetxera joan dira bazkaltzera. Bertan arratsaldeko 20:30rak arte izango dira musikarekin, magiarekin,... gozatuz. Ostean, Doke tabernan jaiarekin jarraituko dute.