Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Eneritz Tirados Etxebarriak irabazi du Sanjoanetako Kartel Lehiaketa

30 urteko arrasatearrak Herriko Plaza irudikatzen duen kartela aurkeztu du. Bere lanak argiaren eta iluntasunaren arteko kontrastea islatzen du. Eneritzek lortzen duen hirugarren saria da.

400.SanJoanak.kartela.08 (id: 252128)

 


Mondraberri / 2008ko maiatzak 29, osteguna


Eneritz Tirados Etxebarria ez da berria diseinu kontuetan. Aurretik beste bi sari irabaziak ditu: bata, Bergaran Emakumeen Aurkako Biolentziaren Kontrako Egunaren harira, eta bestea, logotipo lehiaketa batean.

Berandu jakin nuen Sanjoanetako Kartel Lehiaketa zabalik zegoela”, adierazi digu gazte arrasatearrak, baina astebete labur batean ideia buruan lantzen joan zen eta diseinua gauzatu zuen.

Kartel irabazleak irudikatzen ditu Sanjoanetako sua, Herriko Plazako farolak eta udaletxeko balkoia (espiral formako irudiekin). Argia eta iluntasuna dira bere osagai nagusiak: “Kontrastea ematen du eta Sanjoanak horrelakoak dira. Gustuko dut efektu hori”, azaldu digu Eneritzek.

 

 

400.Eneritz.Tirados.Etxebar (id: 294498)


Bere poza agertu digu lehiaketa irabazi duela jakin ostean: “Sorpresa izan da, albiste ona benetan, espero dut kartela jendearen gustukoa izatea”.

Eneritzek aurreratu digu Sanjoanetan kalera irtengo dela jaiak ospatzera. 25ean eta 26an lan egin beharko du, baina 23an eta 24an berak iragarritako jaietan parte hartuko du. Zorionak eta ondo pasa!

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE