Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Harremanen saskien zozketa solidarioa
Zarzuelan zozkatutako saskiak Oñatira, Aramaiora, Zornotzara eta Bergarara joan ziren
Harremanek Mozambikera eta Ankurrera bideratuko ditu 2.167 euroak.

Testua: Harreman / 2018ko abenduak 12, osteguna

 

Harremanen saskien zozketa solidarioak zarzuelaren 4 emanaldiak izan zituen
agertoki, Izaskun Murgia Elkarte Lirikoaren lankidetzari esker.


Ereindajanen eta Harreman Denda bidezko merkataritzaren laguntzari esker
atondutako saskiok Oñatira, Aramaiora, Zornotzara eta Bergarara joan ziren.


2.167 euro bildu ziren, eta Harremanek esku artean dituen bi proiektuetara
bideratuko dira.


- Mozambikeko Proiektua: 17urte pasa dira Mundukideren eskutik Mozambike iparraldeko landa-eremu zabal bateko garapenean lanean hasi zenetik. Ordutik, 6.900 hektarea landatu dira eta 56.000 onuradun lortu, %56 emakumeak direlarik. Aipatu, programa hau inguru horretako lan-iturri nagusienetako bat dela.


- Ankur proiektua: 15 urte baino gehiago daramatza kalean abandonatutako neskatilak eta muturreko pobrezian dauden familiak jaso eta babesten. ANKUR umezurztegian 200
neskatilatik gora bizi dira elkarrekin non bizitza duin baterako aukera eta etorkizun
itxaropentsua ematen zaien.


Bi proiektuon helburua da herri haietan prestatzeko eta lan egiteko aukerak sortzea eta, bide batez, haien bizi-baldintzak hobetu eta etorkizun itxaropentsua eskaintzea. Prestakuntzaren eta lanaren bidez, beren ingurua garatu ahal izango dute, eta tokiko ekonomiak sortu, bertako biztanleak errefuxiatu ekonomiko moduan desplazatzea saihesteko.
 
Eskerrik asko beste pertsona batzuei laguntzen diozuen guztioi, eta, arrasatearrok, Gabon hauetan animatu eta astindu poltsikoak, zuen laguntza oso garrantzitsua da eta.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE