Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gazte Bulegoan

Mugi txartelaren tramiteak Arrasaten egin ahalko dira urritik

"Herritar askok eta askok azken urteetan eskatu izan digute Mugi txartela Arrasaten egin ahal izatea", azaldu du alkateak gaurko prentsaurrekoan. Gehitu duenez Arrasaten aktibo dauden txartelak 10.950 dira.

595.Mugipuzkoa.Aurkezpen3 (id: 4110163)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 18, asteazkena

 

Mugipuzkoa izeneko ekimenaren aurkezpena egin da gaur goizean Herriko plazan, Mugi txartela ezagunagoa izan dadin. 

 

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako lehendakariak, Antonio Aiz-ek, adierazi egin du "garraio publiko askoz erosoagoa, merkeagoa eta eraginkorragoa" nahi dela.

 

Gaurko prentsaurrekoaz gain, Mugi txartela tramitatzeko aukera dago gaur (asteazkena) Herriko plazan. Horretarako, interesa duten herritarrek aukera izango dute bertan:

  • NAN eta familia-liburuaren kopiak egiteko
  • Argazkia egiteko
  • Eskaera-orria betetzeko
  • Ordainketa egiteko

Gainera, erabiltzaileek txartelaren inguruan dituzten kezkak eta zalantzak argitu ahal dituzte. Baita ekarpenak egin ere.

 

Gaurko zerbitzu hau zabalik dago goizeko 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Datozen egunetan gauza bera egin ahalko dute Irunen, Azkoitian, Zumaian eta Tolosan.

 

595.Mugipuzkoa.Aurkezpen1 (id: 4142290) 

Arrasateri dagokionean, "herritar askok eta askok azken urteetan eskatu izan digute Mugi txartela Arrasaten egin ahal izatea", azaldu du prentsaurrekoan Maria Ubarretxena alkateak.

 

Izan ere, orain arte Aretxabaletan egin zitekeen, baina Arrasaten ez. Urriaren 1etik aurrera, baina, Arrasateko Gazte Bulegoan tramitatu ahal izango da, BAZ bulegoaren parean. "Tramite guztiak bertan egin ahalko dira".

 

Alkateak Arrasaterekin zerikusia duten datu esanguratsuak ezagutzera eman ditu. Esate baterako, Arrasaten aktibo dauden txartelak 10.950 dira. "Tolosarekin alderatuz gero, kopuru altua da, Tolosan 4.531 pertsonak baitute txartela".

 

595.Mugipuzkoa.Aurkezpen2 (id: 4177117) 

 

Halaber, badirudi Mugi Txartelaren erabilerak goranzko joera duela: "Iaz 744 txartel berri egin ziren, eta aurten (lehen seilabetean) 409 txartel egin dira".

 

Antzeko joera dauka bidaia kopuruak: Iaz 488.599 bidaia egin zituzten txartel honekin "arrasatearrek", eta aurtengo lehen sei hilabeteetan 250.000 egin dituzte.

 

Alkateak adierazi bezala, "espero dugu urritik aurrerako zerbitzu berriarekin Mugi txartelaren erabilera are handitzea". Bide bateaz, gogora ekarri du herri-busa erabiltzea doakoa dela aste honetan, Mugikortasun Astean baikaude.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE