Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasate Musikaleko bandak kontzertua emango du domekan Amaia Antzokian
Bestalde, asteburuan zehar, Andoaingo Piano jaialdia ospatuko da eta Arrasateko musika eskolatik lau ikasle izango dira bertan: Maria Rodriguez, Nerea Remiro, Lorea Garcia eta Uxue Usatorre.

595 (id: 1242422)

 

Testua: K.C./Argazkia: Arrasate Musikal- 2015/02/25

 

Domeka honetan, martxoaren 1ean, Arrasate Musikaleko bandak emanaldia eskainiko du Amaia Antzokian, eguerdiko 12:30etan. Urtero, sasoi honetan, kontzertua ematen dute herriko musikariek eta domekan, musikazaleak gozaraziko dituzte doinu ezberdinekin. Musikariak Mikel Markiegiren zuzendaritzapean interpretatuko dituzte El gato montés, Caballería ligera, Ivanhoe, Highlights from hook eta A tribute to Michael Jackson piezak.

Honez gain, zapatua eta domeka bitartean, herriko piano joleek Andoaingo Piano jaialdian hartuko dute parte. Aurten, jaialdiaren 10. urteurrena ospatzen da eta hala, berezia izango da musikari zein antolatzaileentzat. Hala, zenbait piano irakaslek berba batzuk zuzenduko dizkiote publikoari eta tartean, Arrasate Musikaleko Isabella Blezien mintzatuko da. Arrasate Musikaletik lau ikasle joango dira Andoainera: Maria Rodriguez, Nerea Remiro, Lorea Garcia eta Uxue Usatorre.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE