Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Hezkuntza

Txatxilipurdiko udalekuetan izena emateko azken eguna, maiatzaren 18a

Udaleku itxietan Goizueta eta Zingiran oraindik plaza gutxi batzuk gelditzen dira. Irekietan 3 astetan izen emateko aukera dago uztailaren 2tik 20ra, baita asteka izena emateko aukera ere.

 

Testua eta kartelak: Txatxilipurdi / 2018ko maiatzak 9, asteazkena

 

Txatxilipurdiko udaleku itxi zein irekietan izen emateko epea Maiatzaren 18an bukatzen dela jakin arazi nahiko genuke.

 

Udaleku itxietan Kosta ala kosta eta Ozaetako plazak beteta daude jadanik, baina Goizueta eta Zingiran oraindik plaza gutxi batzuk gelditzen dira.

 

Irekietan 3 astetan izen emateko aukera dago uztailaren 2tik 20ra, baita asteka izena emateko aukera ere, baldin eta  taldeak osatzen badira gutxienekoa 10 haurrek osatzen dutelarik adin tarte ezberdinetan.

 

Izen ematea Txatxilipurdiko bulegoan egin daiteke; Nafarroa Etorbidea 23, 1 solairuan edo web gunearen bitartez: www.txatxilipurdi.eus.

 

Udaleku itxien kasuan aurrez deitzea komeni da erreserba egiteko edo plazarik gelditzen den edo ez jakiteko.

 (id: 1333455)

 (id: 1430871)


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE