Bi ekitaldiak Garaia Gunean egin dira. Bertan izan dira Iosu Zabala errektorea, Ino Galparsoro alkatesa eta Patxi López lehendakaria, beste batzuen artean.
Herritarrek, baina, ez zuten amore eman, eta 2007ko udal-hauteskundeen ostean, herritarrek eurek antolatu zuten erreferendumaren prozedura. Eta eurek egin zuten, hainbat elkarte eta talderen laguntzaz, 2007ko irailaren 28, 29 eta 30ean.
Estatuko Abokatuak berriro jo zuen kontra, hain zuzen, galdeketa bezala kontsideratu zuenaren kontra. Epaileak berriro debekatu zuen, baina ezinezkoa zutenez herriaren aurka egin, alkatearen aurka jo zuten.
Fiskalak aurkeztutako froga nagusia da alkateak egun horietako batean udaletxeko ateak ireki izana. “Horretan bakarrik laburbildu daiteke akusazio guztia” salatu dute gaurko prentsaurrekoan Epaiketaren Kontrako Herri Ekimeneko ordezkariek.
Ildo horretan, irmoki adierazi duten gisa, “herritarren iritzia jakitea ez da delitua. Guztiz kontrakoa, herriari hitza ematea udalen funtzionamendu demokratikoan sakontzeko ariketa da”.
Arrazoi horiengatik, aramaioarren gehiengo zabalak eskatzen du “bidegabekeriari amaiera ematea eta prozedura judiziala bertan behera uztea”. Eskaera horixe egin dute Euskal Herriko udaletxe batzuek (Arrasateko plenoak gaur bozkatuko du mozio bat gai horren inguruan).
Aramaioarrek, arrasatearrek eta bestelako herritarrek horixe bera eskatuko dute publikoki kontzentrazioan, epaiketaren bezperan (otsailak 9), arratsaldeko 19:00etan, Aramaioko Herriko Plazan.