Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

buruaz beste

Agifesek zineforuma antolatu du sufrimendu psikikoa eta suizidioa aztertzeko. Saioa
datorren irailaren 24an burutuko da, 18:00etan Arrasateko kultur etxeko Jokin Zaitegi
aretoan, eta ‘Gente Corriente’ izango da proiektatuko den filma. Robert Redford
zinemagileak zuzendutako drama txalotuak buru osasun arazoak eta suizidioa
aztertzen ditu protagonistaren anaiak jasandako heriotza tragikoaren ondorioz. 1980
urtean estreinatutako ekoizpenak lau Oscar sari eta bost Urrezko Globo eskuratu
zituen.
Proiekzioaren ondoren, Karmen Klemente psikologoak gidatutako solasaldian parte
hartzeko aukera izango du ikusleak, filmaren mezuan sakondu eta zalantzak argitu
ahal izateko. ‘ Zure harremanik zailena ' sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako
egitasmoaren helburua da buruko osasun arazoen inguruko informazioa eta
kolektiboarenganako gertutasuna bultzatzea. Sarrera doakoa izango da, eserlekuak
agortu arte.

 

Agifesek 2019ko 'Kazetaritza eta Buru Osasuna ' Lehiaketa antolatu du, Gipuzkoan
hedapena duten komunikabideen lana saritzeko. Egitasmo honen xedea da buru
gaixotasunaren tratamendu egokia eta arduratsua egiten duten kazetaritza-lanak
aintzat hartu eta saritzea; 2019an argitaratu edo igorritakoak, hain zuzen. Gizarte-
sentsibilizazioa helburu duten lanak bereziki baloratuko ditugu, buru osasun arazoen
inguruan dagoen estigma gainditzen laguntzen dutenak; buru gaixotasuna duten
pertsonen gizarteratzea sustatzen dutenak; patologia horien inguruko aurreiritziak
baztertzen dituztenak; eta pertsona horien gaitasunak eta errekuperaziorako aukerak
azpimarratzen dituztenak.
Agifesetik asko atsegingo genuke zuek lehiaketan parte hartzea. Ekimen honekin,
komunikabideek estigmaren aurka eta buru gaixotasuna duten pertsonak
gizarteratzearen alde egiten duten lan garrantzitsu hori eskertu eta bultzatu nahi dugu. 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE