Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

Iraila 2019
Al Ar Az Og Os Lr Ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            
Hemen zaude:
  • agenda
Irati Topalekuan, Makala & Jimmy Bidaurreta

KONTZERTUA: DESKARGA LIBRE


Testua: Kutxa Kultur / Kartela: Irati Topalekua / 2019ko apirilak 3, asteazkena

 

Mikel Makala, DJ eta zirikatzaile musikal eusko-alemaniarra eta Jimmy Bidaurreta ekoizle, musikari eta Gasteiz Big Bang taldeko zuzendaria aspaldidanik dabiltza beren soinu unibertso propioak sortzen.

 

‘Deskarga Libre’, bilduma formako bikotearen lan berrian, askotariko osagai eta lehengaiekin; hala nola, Latin, Jazz, Soul, Funk, Descarga, Salsa Nuyorican edo Afro-Cubatar zertzeladekin sekulako marmitakoa prestatu daiteke. Erritmo latindarrekin maitemindutako alkimistok, sorkuntza esperimentu bizigarri diren abestietan iraganeko musika egiten dute gaurko belarriekin, edo nahi baduzue gaur-gaurko musika iraganeko belarriekin.

 

Doinuen bidez lurralde andana zeharkatzen dute, estilo, tinbre, zapore eta klimax ugari urtuaz. Emaitza kitzikagarria da, eta sekzio erritmikoak aldakak mugiaraziko dizkigu, gorputza dar-dar batean jartzeraino.

 

 (id: 5833887)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008- Lege oharra -