Al | Ar | Az | Og | Os | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 | 31 |
Kontzertua Amaia Antzokian izango da zapatuan, iluntzeko 20:00etan. Sarrerak 5 euro balio ditu.
Bera eta Boston; euskara eta ingelesa; gaztetasuna eta esperientzia... Petti musikari berarrak eta Barrence Whitfield, ostera, rock&rollaren bitartez bat egin dituzte beren indarrak, musika honekiko daukaten sentimendu sakonarekin. Zapatuan, hilak 27, izango da bien artean egindako lana entzuteko eta ikuspegi bien artetik irtendako musikaz gozatzeko aukera Amaia Antzokian. Barrence Whitfield eta Petti & The Bloodyhotsaks diskoa aurkezteko Estatu mailan egiten dabiltzan biraren barruan datoz Arrasatera eta orain arte, harrera oso ona izan dute publikoaren aldetik.