Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

Urria 2019
Al Ar Az Og Os Lr Ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      
Hemen zaude:
Kulturaten, arte garaikidearen erakusketa

'ITZULI BARIK' ERAKUSKETA


595.Itzuli.Barik.Erakusketa.Aurkezpena (id: 6185669)
Testua eta argazkia: Marijo Simon. 2019ko irailak 19, osteguna.

Irailaren 20tik urriaren 19ra Itzuli Barik izeneko erakusketa egingo da Kulturateko Klaustroetan. Eremuak ekimenaren Harriak izeneko programaren barruan, Alazne Zubizarretaren, Natalia Suarezen eta Daniel Llariaren lanak aurkeztuko dituzte.  Bigarren urtea da ekimen honek Arrasate bisitatzen duela.

Leire San Martin erakusketaren komisarioa azaldu duenez "nahi izan dugu herriarekin ainguraketa bat izan artistak aukeratzean, beraz Alazne Zubizarreta arrasatearrak, Natalia Suarezek eta Daniel Llariak parte hartu dute erakusketan". Hirurak diziplina desberdinetik datoz, diseinutik, pinturatik eta eskulturatik. "Arte garaikidea ezin da itzuli, ezin dugu hitzetan esplikatu. Horregatik da interesgarria. Hortik dator erakusketaren izena 'Itzuli Barik'".

AEDko TTak taldearekin ere proiektu bat jarri du martxan San Martinek. Bi aste eman ditu TTakekin espazio kolektibo bat sortzen, 10 bat gazterekin erakusketan parte hartuko duten artisten metodologia ezagutzen. Erakusketan egindako lanekin publikazio txiki bat aurkeztuko dute.

Bihar, irailaren 20an, egingo da 'Itzuli Barik' erakusketaren inaugurazioa arratsaldeko 19:00etan. Antolatzaileek gura dute herriarekin konexio sendo bat izatea. Hala, Ekiñe Casado TTak taldeko kideak musika emanaldi bat eskainiko du. Parte hartuko duen beste arrasatear bat Iraitz Agirre izango da. "Testu oso interesgarria idatzi du itzulezintasun horri buruz". Gainera, erakusketaren kartela Jone Zubizarretak egin du.

Erakusketa aretotik ateratzeko asmoarekin, urriaren 20an Ana Isabel Ugaldek bisita bat egingo du Arrasatera. Helburua bi eremuak lotzea izango da.

Bestalde, artea eta herria lotzeko bertso saioa egingo da inaugurazio egunean, "Bertsolaritza herri kultura delako". Maider Arregik, Miren Artetxek eta Amaia Gallastegik parte hartuko dute. Ane Zuazubiskarrek ezin izango du ekitaldian parte hartu.

Natalia Suarez

Gasteiztarra pintorea da, eta hainbat koadro aurkeztuko ditu. Berriena tamaina handikoa da, baina gehienak obra txikiak dira. Oleo teknika erabiltzen du, eta gaia pintura bera da "esanahi askok ezin dira hitzekin azaldu, hitzetatik urrun gelditzen dira".

Daniel Llaria

Erakusketan parte hartuko duen gizonezko bakarra eskultorea da. Ormigoiez eta lan arropekin egindako lana ekarriko du Arrasatera. Zintzilik dagoen obra bat da, tentsioan eta pisuan oinarritua. "Eskulturak klasearteko borroka irudikatu nahi du, baina kooperatibaren ideian ere oinarritu naiz".

Alazne Zubizarreta

Arrasatearrak eskuz egindako marrazkiak eta ordenagailuz egindakoak nahastu ditu bere lanetan. Erakusketarako hainbat material erabili dute, besteak beste, oihala eta laminak. "Irudiaren konposaketa da garrantzitsuena niretzat". Martxoan bere lana ikusteko aukera izan zen Kulturaten.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008- Lege oharra -