Ekainaren 16an onartu zuen Toki Gobernu Batzarrak aurtengo lan eskaintza: guztira 20 plaza finko deialdi librez hornitzeko eta beste 5 barne promozioz. Abuztuko 7an argitartu da iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta, honekin batera, hautaketa prozesu batzuen oinarriak ere. Hala ere, izenak emateko epea ez da irekiko dagokion iragarkia BOEn argitaratu artean (ustez, iraila erdira aldera).
Igotz eta Ander Zuluaga bizkaitarrak iazko irailean hasi ziren gure arbasoen sineste eta ohiturak mundu osoan ezagutarazi nahi dituen bitxi bilduma ekoitzen. Honez gero, Eguzkilore markak bere denda propioa du Donostiako punturik onenetakoan, Alderdi Ederren.
Toki Gobernu Batzordeak uztaileko azken bileran, Udaletxeak gaur egun duen web gunea (www.arrasate-mondragon.org) berritzeko esleipena egitea onartu zuen.
Emakumeen borroka librean bosgarren egin zuen Pekineko Jokoetan eta brontzeak ihes egin zion arren, Estatuak kirol horretan lortutako posturik onena atera du. Datorren urtera arte kirolean jai hartuko omen du, hala ere, nahikoa lan izango du Maiderrek, baserriko ardiek treguarik ez baitute ematen...
Makina bat arrasatear, atzerrian bizi da, lan edo ikasketa arrazoiak medio. Horietako bat, Naroa Elortza arrasatearra dugu. Duela urtebete, Edinburgora joan zen bere ikasketak osatzera.
Besteak beste, asmo hori agertzen da bi hilabetez ikusgai egongo den “Gipuzkoako bizikleta bideen plan sektorialaren aurrerapen” Txostenean. Gipuzkoako sare nagusiak 378 kilometro bidegorri izango ditu 2015. urtean.
Urtero-urtero, aspaldidanik, euskal kulturarekin jai giroan gozatu nahi duenak derrigorrezko hitzordua dauka Zarautzen. 1924az geroztik urtero ospatu da Euskal Jaia, huts egin gabe. Aurten, irailaren 1etik 9ra izango da Euskal Astea.Tarte horretan, denetariko ikuskizun eta ekitaldiak izango dira Zarautzen haur, gazte eta ez hain gazteen gozagai: musika, antzerkia, bertsoak, ohiturak, usadioak, karrozak, dantzak, kirola... Gehienek, nola ez, euskara izango dute ardatz.
Abuztuaren 22tik 24ra bitartean, San Bartolome jaiak ospatuko dituzte. Hori dela eta, Jone Bergaretxe, auzo alkateak, jaien egitarauaren berri eman digu. Bidenabar, Uribarri auzoaren gaur egungo egoera izan dugu mintzagai.
Uztailaren 20tik itxita egon da eta Arrasaten ezaguna den hirukote batek egin du Gure Leku beste urte mordo batez bizi-bizi mantentzeko apustua. Musika ona, “tigre” hobeak eta gabez zein egunez, tragoak gustura hartzeko txokoa ziurtatzen dituzte “Mutxin”, Gari eta “Pin”ek.
Elkarte horrekin, unibertsitateak helburu zehatz bat beteko du, alegia, sarea sortzea, egungo eta lehengo ikasleen artean komunikatzeko bide bat izateko.
Uda sasoi honetan, herriko kaleak ohikoan baino askoz ere hutsago ageri dira eta denda gehienek, “itxita” kartela zintzilikatzen dute. Badira, ordea, abuztuan ere, euren komertzioak zabalik mantentzen dituzten dendariak.
Egunero sortzen ez diren hondakinak uzteko gunea delako da batez ere ezaguna Garbigunea, baina imajina ditzakezun ia gauza gehienak jasotzen dituzte berton. Purgatorio honetatik, hondakinak 7 enpresa desberdinetara banatzen dituzte ahal den neurrian bizitza berri bat eman diezaieten.
Amaia Larrañaga, azken zortzi urtetan, eskolako zuzendari eta beste 31 urtez irakasle izan denak, batez ere, arrazoi ekonomikoak, aipatu ditu itxieraren arrazoi nagusi gisa.
Mondragon Unibertsitateko 183 ikaslek atzerriko unibertsitateetan osatu dituzte euren ikasketak, pasa den 2007 – 2008 ikasturtean. Honen harira, Ainhoa Aristimuño arrasatear ikaslearen bizipena lehen eskutik jaso dugu.
Barricada espero zen izatea Andramaixetako puntu gorena, eta Txantreakoek emozioa ekarri bazuten ere, atxabaltarrek beraiek eragin zuten aurtengo festak “aspaldiko onenak” izatea.
Ordutegia, astelehenetik ostiralera 9:30 - 14:30 bitartekoa da. Asun Agiriano, liburuzainarekin izan gara solasean. Besteak beste, liburutegia abuztuan, 2007 – 2008 ikasturtea eta “Biblioporrak 2008 gida” izan ditugu hizpide.
Gatazka konpontzeko «giltza bakarra» elkarrizketara itzultzea dela adierazi du Arrasateko alkateak
Andra Mari jaiak ere iritsi dira Aretxabaletara. Abuztuaren 14tik 17ra bitartean jai giroan murgilduko dira atxabaltarrak.
Atxilotuak Bergarako Guardiako Epaitegiaren esku jarri dituzte gaur.
Debagoieneko Ospitaleak dituen zerbitzuen eta aurrerapenen berri ematen jarraitzen du eta Debagoienean banatzen den Berriak aldizkariaren bigarren alea kaleratu du.
Ha recurrido el acuerdo del Pleno celebrado el 29 de mayo en Arrasate que permitió el cambio de status de los concejales de ANV para, adscribiéndose en el grupo mixto, poder seguir ejerciendo su función.
Makina bat euskaldunek uda sasoia mendira joateko aprobetxatzen dute. Horren erakusgarri, Pirineoak ditugu. Zonalde honek, hamaika paisaia eder gordetzen du.
Foru Aldundiak eta EUDELek sinatutako hitzarmenaren arabera, herritarren parte hartzea, udal politiken ebaluazioa eta eskualde garapenaren azterketak bultzatuko dira, Gipuzkoako hamar herrietan, Arrasate tartean.
UNOS 25.000 COCHES PASARÁN CADA DÍA POR LOS 46 KILÓMETROS DE ESTA VÍA. El tramo Eibar-Arrasate y la parte alavesa de la autopista ya están operativos.
Debagoiena eskualdean naturaz gozatzeko uda honetan aukera desberdinak eskaini ditu Mankomunitateko turismo bulegoak.
Mondragon Taldeko Zuzendaritzak irailean ofizialki planteatuko du, alde batetik, aurre-erretiroa 58 urtetik 55era jaistea, krisian dauden kooperatibetan. Beste batetik, langileak kooperatibaz aldatzeko mekanismoa aldatzea.
Arrasateko Eliza Ebanjeliko Kristauak egun hauetan kanpaina bat darama Biteriko pergolan, gaixo daudenen alde. Jairo Arévalo predikatzaileak, Grupo San Juaneko egoitzan, kontatu digu "ihes eta minbizia" kasu batzuk sendatu direla.
Bergarako defentsak baieztatu du Arrasateko taldean jarraituko duela. Era berean, litekeena da Eibarko Jon Arando gaztea talde zuri-morera etortzea.
54 langile horiek udal-zerbitzu bat betetzen dute. Eskatzen dute euren lan-baldintzak parekatzea funtzionarioen baldintzekin. Irailean kontzentrazioak egingo dituzte, eta udalbatzarrak ez badu euren mozioa onartzen, huelga egiteko prest agertu dira.
-Goian bego-
- Goian bego -
- Goian bego -
- Goian Bego -
Txomin Amasorrain argazki erakusketa
Celtas Cortos musika taldearen kontzertua